Asteburu honetan: Eskarola entsalada granadekin
Asteburu honetan: Eskarola entsalada granadekin –
Asteburu honetarako, gabonetako jatunkeria denbora honen osteko urtarrileko barne garbiketa prozesua jarraituz, beste RZ garbi eta basiko bat dakarkizugu, ia antiRZ litzakena, bi hosto eta bi fruitu. Gainera berde pixka bat ikutu gorriekin, ezin patriotiko eta garbiagoa. Bakarrik bere horretan hartu behar zenuke eta ohera, baina edozein haragi edo arrain laguntzeko, beti buruan izateko primerako RZ azkar, koloretsu, erraz-erraza eta noiznahi jateko modukoa duzu honakoa. Txantxak aparte, behea jo dugu RZ honekin agian, kalitatez gora behar dugu, eta egingo dugu saltutxo bat otsailetik, laguntza apur batez. Laster… Segi fin, gozatu eta on egin! 🙂
…
Eskarola entsalada granadekin
…
…
Osagaiak
- 2 eskarola garbi, xukatu eta hostoak libratuta
- Granada bat
- Oliba olio birjina, 6 koilarakada
- Limoi zukua
- Gatza
Eskarola entsalada granadekin
Errezeta
- Granada erdibitu, eta koilara batekin aleak askatu, aleen tartean izaten duten mintza bazterrera kenduz, mikatza izaten baita.
- Entsalada-ontzi batean eskarola eta granada-aleak paratu.
- Katilu batean nahasi limoi zukua, gatza eta oliba olioa. Eskarolaren eta frutaren gainera isuri, buelta batzuk eman, eta mahaira azkar.
Eskarola granadekin
Kasu!
Edozein haragi edo arrain laguntzeko primerakoa…
Granadak bakarrik ere limoi apur batez…
Eskarola
Akaso!
Granada bat irekitzeko modu egokia…
Asteburu honetan: Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a