Asteburu honetan: Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a –

Pagotxa RZk - Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Asteburu honetarako sandwich bat pentsatu dugu, ligatzeko aproposa, parranda ostean edo noiznahi gozatzeko horietakoa. Hotz edo epel jateko aukera duzu, baina egin berria beti da hobea, badakizu… Gozatu RZ eta on egin!  🙂

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Osagaiak:

  • Ahuakate bat
  • Indioilar 2 bularki
  • Limoi bat
  • Laranja bat
  • Soja saltsa
  • Fruitu lehor 2 eskukada (nahasketa; urrak, intxaurrak, almendrak,…)
  • Ezpelete piper hautsa
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Molde erako ogia

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Errezeta:

  1. Hasteko, indioilar bularkiak garbitu eta fin xerratu.
  2. Bol batean, bi koilarakada soja saltsa, bi koilarakada limoi ura, bi koilarakada laranja ura eta piperbeltz apur bat nahastu. Bol honetara aurreko xerra finak igaro eta 2 orduz hozkailuan gorde.
  3. Sandwich-a muntatzeko, ahuakatea zuritu (lehenengo, luzeran, labanaren laguntzaz, honen punta hezurreraino sartu eta buelta guztian markatu, eta gero jiratuz bi erdi egin. Erdiak koilara batekin osorik atera) eta xerratan egin.
  4. Fruitu lehorrak txiki-txiki egin eta gatza eta ezpelete piper hautsarekin nahastu (azken bi hauek nahieran).
  5. Oilasko bularki xerrak plantatik igaro buelta eta buelta eta aurretik tostatutako ogi gainean ipini. Gainean ahuakatea eta fruitu lehorrak ezarri.
  6. Xerra finekin bolean geratzen den ura zartagian jarri eta “erreduzitu” saltsa apur bat loditu arte.
  7. Saltsa lodi honekin amaitu sandwich-a!

Kasu!

Uraza edo letxuga, tomatea edo gazta pixka bat geitu diezaiokezu sandwich-ari hala nahi baduzu… Gozatu eta on egin! 🙂

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)

Asteburu honetan: Croque-monsieur (mixtoa)

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a –

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!