Asteburu honetan: HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)

Asteburu honetan: HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz) –

pagotxa errezetak - HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)

Asteburu honetan, parranda osterako RZ bat, bokata eta ogitartekoen artean geure gogokoenetakoa eta RZ erraz-erraza, Gozatu eta on egin!  🙂

HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)

HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)

Asteburu honetan >

Osagaiak:

  • Opil bat, bitan irekia
  • Saltsa maionesa
  • 6 xerra hirugihar ketu
  • Uraza, hosto garbi batzuk
  • Tomate naturala, xerra batzuk

Errezeta:

  1. Padera batean, su bizian frijituko ditugu hirugihar xerrak, ongi gorritu arte. Uzten duten koipeaz bustiko dugu opilaren alde bat.
  2. Ondoren, oparo igurtziko dugu beste aldea maionesa egin berriaz. Uraza, tomatea eta hirugiharra gaineratuko ditugu gero.
  3. Moldeko ogiaz eginez gero, hiru oinekoa izaten da ogitarteko hau.

Kasu!

Ogitarteko hau moldeko ogiaz egin daiteke, baina hobekiago gelditzen da ohiko ogiarekin eginez gero.

Gozatu eta on egin!

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Croque-monsieur (mixtoa)

zuzeurzk Asteburu honetan: HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!