Ikaslea euskalduntzea obsesio

Ikaslea euskalduntzea obsesio –

Publiko egindako azken azterketek EAEko hezkuntza sistema auzitan jarri dutela eta, txosten propioa aurkeztu du PPk. Popularren aburuz, “euskararekin duen obsesioak” eragin ditu inoizko emaitzik eskasenak.

Ikaslea euskalduntzea obsesioNahiko izan da PISA delako txosten famatuan emaitzek behera egitea euskara gaitz guztien erantzule egiteko. Horrela egin du Alderdi Popularrak, EAEko hezkuntza sistemari buruzko txosten batean, El Confidencial atariak agertu duenez. “Euskadiko hezkuntza sistema gero eta ahulagoa da -dio txostenak-,  ikasle bakoitzeko egiten den gastu publikoan Espainiako altuena den arren”, 9.000 eurotik gorakoa.

Azken urteetako emaitzarik eskasenak lortu dira, Eusko Jaurlaritza tematuta dagoelako eskolan euskara lehenesten, Alderdi Popularrak salatu duenez. “Hezkuntza politika nazionalistek, beste ezeren gainetik, hizkuntza bat ikastearen menpe jarri dute hezkuntza sistema osoa”. 

Hoberen menperatzen duen hizkuntzan emaitza hobeak lortzen ditu ikasleak, eta beraz, D ereduko ikasleen %80ak familia hizkuntza gaztelera duenez, “bistan da emaitza hobeak lortuko lituzketela azterketak ama-hizkuntzan egingo balituzkete”. Euskararen ezagutzak berak ere “behera egin du. Inoizko emaitzarik txarrenak lortu dira euskarazko ulermen frogetan”, dio txostenak.

.

Ingelesa aitzakia

PPren aburuz, ingelesari arreta gutxi jartzen zaio EAEko hezkuntza sisteman, “herritarrentzako ulertzen nekeza den kontua”. Ingelesezko eskola-ordu gehiago emateak ez dio eragiten euskararen edo gaztelaniaren ezagutzari, baina “atzerriko hizkuntzei dagokienean atzean gelditzen ari gara”.

Laburtuz, ikasleak euskalduntzea omen du obsesio Cristina Uriartek gidatzen duen departamenduak, hezkuntza bikaintasunaren gainetik. Horixe da, El Confidencial hedabidearen aburuz Euskadiko hezkuntza politika borrokaleku nagusienetakoa duen PP alderdiaren salaketa.

Ikaslea euskalduntzea obsesio
Alderdi Popularra, EAE, euskara, hezkuntza sistema

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude