Ikastoletako langileak, desegonkor

Ikastoletako langileak, desegonkor –

Urte luzeren ostean EAEko ikastoletako Lan-Hitzarmenen negoziazioa abiatu da, Nafarroako Ikastoletakoa aldiz, orain dela bi urte negoziatzen ari da. EAEn, LAB, Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen eta EIBren artean egindako akordioen bidez lortu zen 2009an estatutik eta administrazio autonomikoetatik inposaturiko erreforma laboralaren eraginak neurri batean arintzea.

Ikastoletako langileak, desegonkorBaina hala ere, bi lurralde eremuetan lan hitzarmenak 2009-10tik berritu gabe egon dira. Bi Lan-Hitzarmen desberdinez ari bagara ere, LAB sindikatutik egiten ditugun aldarriak norabide berean kokatzen ditugu; langile guztion egonkortasuna sendotzea alegia.

Langileon egonkortasuna defendatzea premiazko erronka dugu hezkuntza sistema sendoa lortu nahi badugu. Hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztiok, hezkuntza proiektua propio sentitzeko, langileen parte-hartzea eta egonkortasuna ezinbesteko baldintzak bilakatzen dira. Langileria prestatua, formatua, parte hartzailea, gertukoa, familiak eta ikasleak ezagutzen dituena… lortu nahi badugu, ezinbestekoa da lanpostuak bermatzea.

Lanpostuak suntsitzen direnean langileak birkokatzeko LAB eta Euskal Herriko Ikastolen artean adostua dugun soberakin eta beharren prozedura ezinbesteko tresna dugu. Administrazioak 2019tik aurrera ere errelebo kontratuak bideratzeko aukera eskaini beharko du ezinbestean, hori baita langileak ikastoletan birkokatzeari atea irekitzen dion giltza.

Ikastoletan langileek administraziopeko sarean baino baldintza okerragoak ditugu, lan berdina eta funtzio berdinak bete arren. Jauzi hau are handiagoa da 0-3 zikloko langileengan, hezkuntza laguntza espezialistengan eta zerbitzuetako langileengan. Hauek dira egun, ikastoletan, lan baldintza kaxkarrenak dituzten kolektiboak, hau honela izaki, hurrengo Lan-Hitzarmenetan errealitate hauek iraultzea izango da gure erronketako bat, beste eskubide eta aurrerapen sozialak eskuratzea ahaztu gabe ; soldatak eguneratu, jubilazio partzialak ahalbidetu, lan-karga arindu….

Helburu hauek lortzeko, LABetik EAE eta Nafarroako ikastoletan ekintza sindikala abiatuko dugu bi norabidetan. 

Ikastoletako langileak, desegonkorBatetik, gure eskubideen aldarriak ikastoletara eta kalera eramango ditugu, EHIri ozenki esateko egonkortasunaren bidean urrats eraginkorrak eman behar dituela. Gure helburua ikastoletako langileak dinamika honetan bustitzea da eta horretarako hainbat bitarteko komunikatibo eta aldarrikapen tresna sortu eta prest dugu.

Bestetik, argi esango diegu Nafarroako zein EAEko Hezkuntza administrazioei aurrean edukiko gaituztela baldin eta ikastoletako langileen lan-baldintzak hobetzeko,ezinbestekoa den finantziazio egokia eskuratzen ez bada. Ikastola osatzen dugun eragile guztion ardura izan behar da administrazioa interpelatzea. Langileen eskubideak babestuko dituen hezkuntza sistema komunala, burujabea, nazionala, doakoa, euskalduna, parte hartzailea, feminista, autogestionatua, inklusiboa, laikoa, aktiboa eta kritikoa eraiki nahi badugu, nahitaezkoa da hegoaldeko bi administrazioek bide horretan urratsak ematen gabiltzanoi ekonomikoki babesa ematea eta defendatzea.

Honengatik guztiagatik, EAEn LABeko delegatuen kontzentrazioa burutuko dugu Eusko Jaurlaritzaren aurrean, aldi berean hezkuntza sailari bilera bat eskatuz, gai hauetaz guztietaz mintzatu ahal izateko. Nafarroan ere, kontzentrazioa eginen dugu eta administrazioari, Akordio Programatikoan biltzen den bezala, hamarkadetan euskararen normalizazioari egindako ekarpenagatik eta gaur egun duten izaera bereiziagatik, ikastolen etorkizuna bermatuko duen hirugarren sarea osatzea eskatuko diogu.

Aurrerantzean, bestelako mobilizazioak ere burutuko ditugu, jo mugan ditugun helburuen alde borrokatzeko.

Ikastoletako langileak, desegonkor

Nafarroako Ikastolak, LAB

Zer duzu buruan “Ikastoletako langileak, desegonkor”-ri buruz

  • Ikastoletan langileek administraziopeko sarean baino baldintza okerragoak ditugu, lan berdina eta funtzio berdinak bete arren. ..
    Funtzio berdina? Bai?