Asteburu honetan: Eskarola entsalada granadekin

Asteburu honetan: Eskarola entsalada granadekin –

Pagotxa RZk - Asteburu honetan: Eskarola entsalada granadekin

Asteburu honetarako, gabonetako jatunkeria denbora honen osteko urtarrileko barne garbiketa prozesua jarraituz, beste RZ garbi eta basiko bat dakarkizugu, ia antiRZ litzakena, bi hosto eta bi fruitu. Gainera berde pixka bat ikutu gorriekin, ezin patriotiko eta garbiagoa. Bakarrik bere horretan hartu behar zenuke eta ohera, baina edozein haragi edo arrain laguntzeko, beti buruan izateko primerako RZ azkar, koloretsu, erraz-erraza eta noiznahi jateko modukoa duzu honakoa. Txantxak aparte, behea jo dugu RZ honekin agian, kalitatez gora behar dugu, eta egingo dugu saltutxo bat otsailetik, laguntza apur batez. Laster… Segi fin, gozatu eta on egin!  🙂

Eskarola entsalada granadekin

Eskarola entsalada granadekin

Osagaiak

  • 2 eskarola garbi, xukatu eta hostoak libratuta
  • Granada bat
  • Oliba olio birjina, 6 koilarakada
  • Limoi zukua
  • Gatza

Eskarola entsalada granadekin

Errezeta

  1. Granada erdibitu, eta koilara batekin aleak askatu, aleen tartean izaten duten mintza bazterrera kenduz, mikatza izaten baita.
  2. Entsalada-ontzi batean eskarola eta granada-aleak paratu.
  3. Katilu batean nahasi limoi zukua, gatza eta oliba olioa. Eskarolaren eta frutaren gainera isuri, buelta batzuk eman, eta mahaira azkar.

Eskarola granadekin

Kasu!

Edozein haragi edo arrain laguntzeko primerakoa…

Granadak bakarrik ere limoi apur batez…

Eskarola

Akaso!

Granada bat irekitzeko modu egokia…

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Asteburu honetan: Ganbak baratxuritan

Rabelais da aitaponteko

Geuria Merkatua
Asteburu honetan: Pasta barazkiekin
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude