Asteburu honetan: Opor osterako batidoa

Opor osterako batidoa –

Pagotxa RZk - Asteburu honetan: Opor osterako batidoa

Edatekoak asteburu honetan, egarri apur bat sartu zaigu eta agian zeuri artista puntutxoa opor osterako ilar batido RZ honekin. Gozatua eta jakinnahi kuriosoa ziurtatua, eta erraz-erraz egitekoa, aproposa ama eta izeba datozenerako edo ligatzen laguntzeko moduko giroa sortzeko balioko dizuna. Parranda osterako ere primerakoa, hala pentsatu genuen haseran opor osterako izan beharrean, bietara balio lezake, noiznahi hartzeko modukoa eta osasunarentzat primerakoa benetan. Gozatu eta on egin! 🙂

ilar batidoa

Asteburu honetan: Opor osterako batidoa

Asteburu honetan: Opor osterako batido RZ

Osagaiak

  • Ilar izoztuak 70 g
  • Tipula 5 g
  • Baratxuria 5 g
  • Ura 70 g
  • Oliba olioa 10 g
  • Piper hauts beltz pitin bat
  • Gatza

Errezeta

  1. Osagai guztiak nahastu edalontzi altu batean eta turmixarekin irabiatu.
  2. Nahasketa guztia iragazi (ilarraren azalak kentzeko).

Kasu!

Beroa edo hotza zerbitzatu menta belar hosto batzuekin lagunduta eta palomita batzuekin (hauek puntu gaziaz lagunduko dute batidoa).

Akaso!

12 batido osasuntsu…

Opor osterako batido RZ

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!