Asteburu honetan: Laranja sorbetea champagnearen kutsuan

Laranja sorbetea champagnearen kutsuan –

Pagotxa RZk - Laranja sorbetea champagnearen kutsuan

Asteburu honetarako, gabonei begira hasita RZ bat, limoi ta marrubiaren ostean falta zelako, beroari eta udari begira izan behar zuena berez, baina edateko eta freskagarri eta postre nahiko proposatu dugunez, asteburu honetan tokatu dena, batek daki, darabilgun kanbioklimatiko ditxosozko honekin inork ez du asmatzen eta… RZ erraz-erraza, ama eta izeba datozenerako, parranda osterako edo ligatzen laguntzeko moduko horietakoa. Gozatu eta on egin!  🙂

Laranja sorbetea champagnearen kutsuan

Asteburu honetan: Laranja sorbetea champagnearen kutsuan

Osagaiak:

  • 300 g laranja sorbeteko
  • litro erdia champagne, oso hotza

Laranja sorbete a champagnearen kutsuan

Errezeta:

Irabiagailuaren ontzian nahasiko ditugu osagai guztiak. Segundo gutxi batzuetan eta bizi-bizi, krema izoztu bat, edontzi hotzetan isuriko duguna, ateratzeko (izozkailuan edukiko ditugu aurrez edontziak).

Kasu!

Ugari dira aldagaiak. Esnegain urtua ere nahasten dute batzuek, pixar bat bada ere. Laranja edari freskagarri gasdun izoztua eransten diote beste batzuek, laranja zukua edo laranja azal birrindua beste harakok, edo azukre pixka bat. Nork bere gogoa bete dezala, neska-mutilok!

Laranja sorbete champagnearen kutsuan

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Limonada

Asteburu honetan: Marrubi edari gasduna

Merkatua
Asteburu honetan: Laranja sorbetea champagnearen kutsuan

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!