Sei euskal film labur Zinebiko lehian

Sei euskal film labur Zinebiko lehian –

Zinebik, Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 59. edizioa abiatuko du gaur, lehian diren sei euskal filmen emanaldiarekin (20.00etan Arriagan). Gainera, ekitaldi berean, Ohorezko Mikeldia jasoko du Alberto Iglesias konposatzaileak.

Sei euskal film labur Zinebiko lehian

Zinebiko Sail Ofizialak 32 herrialde ezberdinetako 62 film botako ditu aurten, hiru atal ezberdinetan -dokumentala, fikzioa eta animazioa- Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak nork lortuko lehiatuko direnak.

Lehiaz gain, jaialdiak bi atal azpimarragarri ditu: Bata, “Beautiful Docs. Mundu osoko dokumental luzeen panorama”, izenak dioen legez, munduan zehar nabarmendu diren dokumentalak gurean erakustea helburu duena. Bestea, “Bertoko begiradak”, Euskal Herrian egindako lanak ezagutarazteko sortua.

Emanaldi bereziei dagokionez, “Bilbao Sinfonía” ikus-entzunezko poemaren zuzeneko emanaldia dugu aipagai, Juan Ortuostek eta Javier Rebollok 1987an zuzendu zuten tripitikoa oinarrian duena; hiriak azken 30 urteetan izan dituen hirigintza, kultura eta gizarte arloko eraldaketak erakusten ditu.

Aparte, bi Ohorezko Mikeldi banatuko ditu aurten Zinebik; bata arestian aipatutako Aberto Igelsias konposatzaileari, bestea Marco Bellocchio zinegile italiarrari.

Sail Ofizialera itzulita, hauexek dira lehiara aurkeztu diren sei euskal film laburrak (hiru dokumental, fikziozko bi eta animaziozko bat):

DOKUMENTALAK

“Plágan”, Koldo Almandoz (2017, 10 min, Dokumentala).

Izurria: Latinezko “plaga” hitzetik dator, ‘kolpea’, ‘zauria’. Esanahia: Espezie bereko izaki biziak bat-batean eta modu masiboan agertzea, animalia edo landare-populazioei kalte handiak sortuz. Kaltegarri den zerbait gehiegi egotea.

.

“Cicha Symfonia”, Aitor Gametxo (2017, 25 min, Dokumentala).

Wroc?aw muga gorabeheratsuak dituen hiria da eta orain, beste hiri guztiak bezala, zarata eta doinuz betea. Gorrak zarata eta doinu horietatik at bizi dira. Hala ere, biztanle horiek eskuekin, gorputzarekin eta aurpegiarekin egiten dituzten mugimenduek bat egiten dute egunero hiri-erritmoarekin.

.

“Lo-ibiltariak”, Iñigo Salaberria (2017, 15 min, Dokumentala).

Sonanbulismoa loaren traba bat da. Hau jasaten duten pertsonek mugimenduzko ekintzak egiten dituzte inkontziente dauden bitartean, eta ez dute komunikatzeko aukerarik. Gizabanako sonanbulu bat ohetik jaiki daiteke, oinez ibili eta etxetik joan ere bai

.

ANIMAZIOA

“Areka”, Begoña Vicario (2017, 7 min. Animazioa).

Euxeberi, jaio aurretik hil zioten aita. Laurogei urteren buruan, azkenean, lurperatuta dagoen hobia aurkitu dute.

.

FIKZIOA

“Aprieta, pero raramente ahoga”, David Pérez Sañudo (2017, 15 min. Fikzioa).

Sigfried txakur basatia da, eta adierazitako jarraibideak jarraitu ezean, errukigabea izan daiteke.

.

“Zacarías”, Violeta Trincado (2017, 13 min. Fikzioa).

Zacarías eskaleak, Gizon Trajedun batek eta Taxista batek trafiko istripu batean topo egingo dute, Zacaríasen heriotza eragingo duen istripuan, hain zuzen ere. Denboran atzera joan eta garrantzirik gabeko xehetasun batek, tximeleta efektuak bezala, pertsonaien patuak aldatuko ditu.

Sei euskal film labur Zinebiko lehian
Bilbo, dokumenetalak, film laburrak, zinea, Zinebi
Seriefilo Ugalde

Seriefiloa naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude