ETAren barkamen eskaeraren biharamuneko azalak

[Azalak] ETAren agiriari erantzunak –

Eragindako kalteari buruzko adierazpena egin zion atzo ETAk Euskal Herriari, eta horixe da gaurko hedabide nagusienetan nabarmendu duten berria, azpiko azaletan eta komunikatuak eragindako erantzunengatik antzeman daitekeenez.

.

Euskal Herrikoak

Euskal Herriko prentsa idatziak, nola ez, ETAren adierazpena eta honek eragin dituen erantzunak dakartza azaletara; orokorrean, positibotzat jo dute barkamen eskaera.

BERRIA (Enekoitz Esnaola): “Oinarri bat”

GARA (Iñaki Iriondo): “Un ejemplo a imitar”

El CORREO ESPAÑOL (Alberto Ayala): “Cruel hasta el final”

DEIA (Alberto Santarén): “El entierro de la serpiente”

.

Espainiakoak

Madrilen argitaratzen diren egunkari garrantzitsuenek ere azalean eta, ia kasu guztietan, berri nagusi legez eman dute ETAren barkamen eskaera; haserre jarraitzen dute ordea.

EL PAÍS (editoriala): “Estertores de ETA”

EL MUNDO (editoriala): “Un `texto trampa´ que solo persigue la impunidad”

LA RAZÓN (editoriala): “Repugnante cinismo etarra”

ABC (editoriala): “ETA miente e insulta a las víctimas”

.

Kataluniakoak

Kataluniatik bi adibide: “ETA demana perdó: un pas necessari per a la pau” titularreko editoriala eskaini dio gaiari ARA egunkariak; “Desapareix ETA però es queda el terrorisme?” galdera luzatzen du Pere Martík Vilaweb hedabide digitalean.

 

.

Gainontzekoak

Nazioartean ere izan du oihartzuna adierazpenak, Gara egunkariak egindako jarraipenaren arabera: Besteak beste, Britainia Handiko BBCk eta The Guardian egunkariak; AEBetako The Washington Post, The New York Times, ABC News eta Fox News hedabide entzutetsuek, Le Monde eta Libération frantziarrek edo Clarín argentinarrak.

________

.

Alderdi politiko eta gizarte eragileen erantzunak

Erakunde armatuaren adierazpenek Euskal Herriko gizarte eragile eta alderdi politiko nagusien erantzuna ere izan zuen. Honatx batzuk:

Euskal Herriko Gotzainen adierazpena

“(…) Baina badakigu gurea artean gertatu direla inoiz konplizitateak, anbiguotasunak, isilik geratzeak… eta barkamen eskatzen dugu egiaz. Nazareteko Jesusen jarraitzaile garenez, badakigu etengabeko bihotz-berritze jarreraz bizi behar dugula, beti egiaren zerbitzuan eta bide berri bati ekin behar dioten pertsonekiko harrera oneko jarreraz (…)”.

.

EAJren adierazpena

“Aurrerapausotzat jotzen dugu ETAk biktimengana hurbiltzeko eta eragin duen mina aitortzeko egin duen saiakera hau. Uste dugu hauxe dela eragin den min bidegabea aitortua izan dadin euskal gizarteak egiten duen eskariari erantzuna emateko saiakera bat . Era berean, egoki jotzen dugu ETAk erabili duen terminologia berria, bere hizkera aldatu izana (…)”.

.

EH Bilduren adierazpena

“Bere jarduerak eragindako kaltearen aitortzaren inguruan ETA erakundeak gaur argitaratutako agiria historikoa eta gure herriko historian aurrekaririk gabekoa da, ematen den testuinguruagatik (PPren gobernuak jarrera autoritarioa eta birzentralizatzailea dauka) eta bere edukiarengatik berarengatik (…)”.

.

Nafarroa + EAEko Ahal Dugu, Ezker Batua eta Equoren adierazpen bateratua

“Emateko dauden pausoak ezagutu arteko zuhurtziarekin, positibotzat jotzen ditugu ETAren agiriko kontu batzuk, eragindako kaltearen onarpenari dagokionak, eta ulertzen saiatzeagatik zergatik batzuoi jazotakoa bidegabea iruditzen zaigun. Izuarekin eta minarekin horrenbeste urte bizi izan ondoren, positiboa da beste garai batzuetan pentsaezinak liratekeen pausoak eman izana (…)”.

.

EAEko Alderdi Sozialistaren adierazpena

“ETAren biktima guztiak gogoratu nahi ditu PSEk, bazterketarik gabe, eta kontrapartidarik gabeko bukaera eskatzen dio. Euskadiko sozialistek positibotzat jotzen dute erakundeak egindako mina onartzean hartutako jarrera, baina Ezker Abertzaleari eskatzen diote onar dezala inoiz ez dela egon terrorismorako justifikaziorik (…)”.

.

EAEko Alderdi Popularraren adierazpena

“ETAren jardunbide terrorista justifikatu nahi duen agiria da, biktimentzako iraingarria. Erantzunkizunak banatu nahi ditu, berak ez onartzeko. Ez da egiazko adierazpena, zintzoa, ondo neurtutakoa baino; barnera begirako, presoentzako eta alde dituztenentzako ohar eta guzti. Zinismoz blai egindako adierazpena da (…)”.

.

UPNren adierazpena

“Urte gogor guzti hauetan gertatutakoaren erantzule bakarra ETA talde terrorista da -esan du “gatazka” hitza erabiltzea gaitzetsi duen Javier Esparzak-. ETA existitu izan ez balitz ez litzateke erailketarik, ez bestelako minik ere izango (…)”.

.

AVT eta COVITE biktimen elkarteen adierazpenak

AVT: “ETAk bere jarduera terrorista justifikatzen du, beste behin. 2011an ETAk su etena iragarri zuenetik darabilen estrategian pauso bat gehiago baino ez, bere benetako erantzunkizuna disolbatu nahian, historia manipulatu eta bere proiektu totalitarioa ezartzeko indarkeriaren erabilera justifikatuz (…)”.

COVITE: “Onartezina da ETAk banaketa egitea biktima errudun eta errugabeen artean, eta soilik azken hauei eskatzea barkamena, gatazkan parte hartzerik izan ez zutenei; honek ehundaka erailketaren justifikazioa dakar (…). Bere proiektu totalitariorako bidean biktimak albokaltetzat jotzen ditu ETAk (…)”.

.

.

ZALDIEROA Berrian

[Azalak] ETAren agiriari erantzunak
.

OROZ Diario de Navarran

[Azalak] ETAren agiriari erantzunak

.

.

LPO El Mundon

<h3>OROZ Diario de Navarran</h3> <img class="aligncenter wp-image-209276 size-full" title="[Azalak] ETAren agiriari erantzunak" src="https://zuzeu.eus/wp-content/uploads/2018/04/recorte21abril_992aaaab.jpg" alt="[Azalak] ETAren agiriari erantzunak" width="660" height="407" /> <span style="color: #ffffff;">.</span>

[Azalak] ETAren agiriari erantzunak [Azalak] ETAren agiriari erantzunak

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.