Mamia edo gatzatua

Asteburu honetan:Mamia edo gatzatua –

pagotxa errezetak - Mamia edo gatzatua

Asteburu honetan beste postre bat, beroari eta udari begira jarraituz, betiko sukaldearen adibide den postrea, RZ erraza batzuentzat, eta ez hain erraza beste batzuentzat, baina tira, badaramatzazu saio batzuk sukaldean eta zailagoak ere egin dituzu, ezta? Ama eta izeba datozenerako edo parranda osterako oso aproposa… Gozatu eta on egin!  🙂

Mamia edo gatzatua

Asteburu honetan >

Osagaiak:

  • 6 pote betetzeko:
  • Ardi esnea, litro bat
  • Gatzagi likidoa
  • Gatza

Errezeta:

  1. Bi edo hiru gatzagi tanta isuriko ditugu lehenik lurrezko sei poteen hondoan. Gatz pittin bat eman eta irakiten ipiniko dugu esnea, eta irakin bezain laster, atera egingo dugu sutatik.
  2. Termometro batez neurtuko dugu esnearen tenperatura, eta itxaron egingo dugu 37º ingurura jaisten den arte. Une horretan sartu ahal izango dugu behatza erretzeko beldurrik gabe (horixe baita tenperatura neurtzeko beste modu bat, termometrorik ez badugu).
  3. Aukeratutako pote horietan banatuko dugu esnea ondoren, eta utzi egingo dugu mamitzen, giroko tenperaturan eta ukitu gabe, 15 bat minutuan.
  4. Esneak irakin ondoren, gainazalean sortzen den esnegaina hartu eta mamia egiteko poteetan banatzen dute batzuek esnea isuri bezain pronto, pote horietako bakoitzaren gainazalean koipe geruza gera dadin.

Mamia edo gatzatuaKasu!

Egin bezain laster ez baditugu jan behar, hobe da paper batez estali eta hozkailuan sartzea, baina 2 egun baino lehenago jan behar dira betiere.

Jateko momentuan erantsiko dugu eztia edo azukrea. Koilararekin gainekoa jan, eta berriro ere emango diogu azukrea hondora iritsi ahala. Ez da bat ere egokia, inolaz ere, azukrea edo eztia erantsi eta dena nahastea, eta horixe bera gertatzen da beste esneki gatzatu batzuekin ere, jogurtarekin esate baterako.

Garrantzitsua da mamia hozkailutik atera orduko ez jatea, epela edo giroko tenperaturan askoz ere hobeto baitago. Hozkailuan gorde badugu, jan baino denboraldi bat lehenago aterako dugu hotz hori gal dezan.

Gozatu eta on egin!

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Arrozesnea

zuzeurzk Asteburu honetan: Mamia edo gatzatua
 
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude