Asteburu honetan: Txokolate moussea
Asteburu honetan: Txokolate moussea >
Asteburu honetan, beste postre goxo bat, RZ erraza, ama eta izeba datozenerako, denak txundituta uzteko edo ligatzen laguntzeko moduko horietakoa. Gozatu eta on egin! Banana split, arrozesnea, oreo gaztapasteltxoak, dagoeneko hainbeste postre eta gozo pasatzen hasia zarela zuk ere badakizu, ez dira egunero jatekoak aizu… 🙂
…
Txokolate moussea
…
Asteburu honetan: Arrozesnea >
Osagaiak:
- 300 g txokolatea ilun, kalitate onekoa
- 2 arrautza eta 2 gorringo
- 5 koilarakada azukre
- Litro erdia esnegain, harrotua
- Xorta bat ron
…
Errezeta:
- Ontzatan moztu eta gopor batean sartuko dugu mikrouhinetan, indar apalenean, ur dadin.
- Bitartean, hagaxkaz joko ditugu, beste gopor batean, gorringoak eta arrautzak 3 koilarakada azukrearekin, orea loditzen eta zuritzen hasia dela sumatu arte. Gainera, beste 2 koilarakada azukreak erantsiko dizkiogu tinko harroturiko esnegainari.
- Urtu ondoren erantsiko diogu txokolateari rona, xorta bat.
- Azukrearekin jotako arrautzekin nahasiko dugu.
- Gomazko espatula batez erantsiko diogu ondoren ore hau esnegain harro azukreztatuari, goitik behera leunki nahasiz, moussea ahalik eta harroena izan dadin. Ez azkar jo, esnegain harrotua apal ez dadin.
- Goporretan edo portzelanazko pote txikitan banatuko dugu nahastura, eta ongi tapatuta edukiko ditugu hozkailuan, jan aurretik.
…
Kasu:
Gailetaren batekin lagun dezakezu postrearen aurkezpena, Tolosako teilak eta zigarretak ezin aproposagoak.
Gozatu eta on egin!
…
Errezeta gehiago…