Erreset please

Erreset please

XXI. mendeko gure Euskal Herri honetan, makina bat kontraesan nabaritzen dira. Ausartuko nintzake esaten orokorrean gizarte ondo hezitua dela, solidarioa, tolerantea,…

Erreset pleaseEuskal eskola publiko sarea ontzat dut, dohainik da, Euskal Unibertsitateak ere badirudi betetzen duela bere eginkizuna, euskaldun gazteak asko modernizatu dira, askok kanpoan burutzen dituzte ikasketak, ekonomia eta industriari dagokionez ere punta puntan gaude, langabezi maila Estatuko bataz-bestekoaren erdia da, zorioneko produkzio sistema ere, Espainian ZPk bere garaian dekretu bakar batez aldatu nahi izan zuena, gurearen antzeko bat lortu eta finkatu nahian (bi atsaldetan hartutako klaseek ez dute gehiagorago ematen), sistemak nion, hiru sektoreen arteko oreka ezin hobeki betetzen du, osansungintza ere, nire esperientzi gorabeheratsuak kontuan hartuta, luxu hutsa (Cadiz inguruko Vejer de la Frontera herriko hondartza eder haiteko batean, Trafalgarko faro inguruan, ezbeharrez zauritu, itsasoko moto baten atera eta Barbateko anbulategira eraman, eta han ikusi eta bizi izan nituenak hurrengorako utziko ditugu), oinarrizko errenta soziala ere hemen dugu, naiz eta bere kudeaketak hamaika kritika jaso, errepideak onak dira, garraio publikoa sistema ezin hobea dela deritzot, korrupzio maila ere txantxetakotzat hartuko luke kanpoko edonork… hau da; gizarte aurrerakoia eta ia aitzindaria dela esango nuke. Hau dena, irakurle, nire ikuspuntutik; badakit gai honen inguruan iritzi desberdinak jasoko genituela, eta beste baten gerturatuko gara eztabaidara, akaso.

Baina, baina bat ere jarriko nioke. Politikaren asuntoa, alegia. Azken hamarkadetan, euskal gizartean zutabe eta ia ia monotema izan dena. Ez zegoen besterik. Indarkeria alde batera utzita (ez dezala irakurleak mespretxurik nabaritu gai honen garrantzi eta ondorioei pasapalabra gaur eta hemen egiteagatik), udaletxeetako udal biltzar haiek, herrietako jai haiek, ze iskanbila, asanblada, manifa, greba, kale istilu, kale borroka (ez dakit zenbat urte pasa diren España-­Malta futbol partidua jokatu zen egun hartatik, baina iluntze hartan Alde Zaharrean ginen eta lagun batek ederki ospatu-­ordaindu zuen emaitza, 11-­0, komisaldegian), eta abar eta abar. Pentsatzen jarrita ere, badirudi amesgaizto bat izan dela. ¡¡Sinestea ere¡¡

Gaur egun, gauzak asko baretu dira, eta ETAren armagabetzearen bezperetan idazten dut hau. Baina oraindik ere, han-hemenka agertzen dira belar txar moduko batzuk, euskal lorategian. Adibide modura, orain dela pare bat aste, greba egin zuten euskal eskola publikoetan eta biharamunean ikasleek unibertsitatean ere bai. Irudi batzuk ikusi izan nituen kontenedoreak erretzen eta mahai eta aulkiak atarira atera eta txikitzen. Sare sozialetan berriz, ikasleen ordezkari batek honako hau irakurri zuen manifa bukatu ostean:

“Hezkuntza da gaur egungo sistema kapitalista eta patriarkatuaren sostengu nagusietakoa. Gaur egun, egoera mantendu eta berproduzitzea helburu duelarik langile klasea miseriara kondenatzen du. Horregatik ulertzen dugu, gure borroka ezin dela soilik hezkuntzara mugatu. Ezin izango dugulako zapalduen eta desjabetuen beharrak asetu… kapitalismoa suntsitu ezean.

GORA IKASLEEN BORROKA
GORA ZAPALDUEN BORROKA”

Nola liteke. Jazteko itxura ere, badirudi zabaltzen doala, dibertsifikatuz; garai baten euskal gaztedia, Eibarren egindako trokel batekin trokelatuta bezala jazten zen. Gogoan dut, urteetan bisitatu dugun, lehen aipatua izan den Vejer de la Frontera Cadizko herri eder eta txuri hartako Arraintxoen plazan (Plaza de los Pescaitos bertakoentzat edo Plaza de España, deitura ofiziala) gaueroko erromerietan, neskatila kobijatu eta flamenko saio desberdinen bitarteetan, jende artean euskaldunak indentifikatzera nola jolasten genuen. Eta gehienetan asmatu, gainera.

Ni neu ere, 18 urterekin edonork komunistatzat hartzeko modukoa nintzen, baldintzak betetzen nituelakoan nago, hori baita berezkoa, diote. Baina orain, 50 urteren bueltan, bizitzaren makina bat bidezidor igarota, gauzak ez dira berdin ikusten, berezkoa den bezala, diot. Eta ikasle hark irakurri zuena, ez zait iruditzen hasierako euskal gizartearen deskribapenarakin bat datorrenik.

Nola liteke, mundu zabal honetako herrialde desbedinei begiradatxo bat bota, kolore eta zapore –nolabait esatearren- desberdinetakoak aztertu, eta gure euskal gizartearen zati dexente batek, zein eta Venezuela aintzakotzat hartzen du. Bere garaiko Gipuzkoako Ahaldun nagusia eta alderdi politiko baten zuzendaria ere Caracasen izan ziren Chaves komandantearen hiletetan “agur eta ohore” eta horrelakoak zabaldu ondoren. Eta hau dena, bat ote dator hasierako euskal gizartearen deskribapenarekin?

Erreset pleaseNi neu ere hortik (edo handik esango nuke) natorrela esango nuke baina XXI. mendean sartu aurreragotik, erreseteatu nintzen. Konturatu nintzen, kontzientzia hartu nuen, nire baitan aurreritzi asko, demasak eta oker okerrak nituela, genituela, eta irakurle, ez dakizu nolako patxara, lasaitasuna eta pakea hartu nuen erreseteo horren eraginez.

Nire aholkua, lehen aipatutako bezperetan, eta aurrera begiratuz, gauzak lasai hartzea izango litzateke, aurreritziak desaktibatu, epika ere bere neurrian erabili, eta mesedez zu zeu ere erreseteatu.

Erreset please Erreset please 
Erreset please
Erreseteatu, Euskal Herria, hezkuntza, politika

8 pentsamendu “Erreset please”-ri buruz

  • Erresetea zer da ditugun gauz txarral ahazteko? Lamgabezia europarem bataz bestekoaren gainetik,gazte langanezia %50a,jezkuntzan inbertitutakoa duela 10 urte baino gutxiago %etan. Kontratu partzialak ta miserableak ugaritzen… Apuntetxo batzuk bakarrik dira. Uste dut beste leku batean bizitzen naizela.

  • Ez dakit zu eta ni euskal herri berean bizi ote garen. Ni gaztea naiz, eta Euskal herriko gazteek bizi duten egoera ez da zuk diozuna bezain xamurra. Kontratu zaborrak, hamaika ordu sartu beharra, soldata miserablea, kanpora joan beharra…eguneroko ogia dugu zoritxarrez.

    Espainiarekin egiten dituzu konparaketak uneoro, espainiak europako daturik penagarrienak dituen garaietan. Emakumeen egoeraz ez duzu ezer aipatu (soldata baxuagoak eta baldintza eskasagoak). Zer etxegabetzeetaz? Lan istripuetaz? Erailketa matxistak? Kapitalismoak eta heteropatriarkatuak inoiz ez bezala zapaltzen gaitu! Eta bai, zuk uste ez arren euskal herrian zapaltzaile eta korrupto ugari dago, Euskal Alderdi Jatorraren mozorropean.

    Argi dago, Euskal Herri paralelo batean bizi garela zu eta ni, edo betaurreko ezberdinekin ikusten dugula behintzat. Ni, ingeniaritza amaituta, master bat egiten eta 11 lan elkarrizketa egin ondoren lanik gabe jarraitzen duen gazte zorteduna. Zeinen ondo bizi naizen gurasoen etxean (noski, beste aukerarik ez dudalako). Zeinen ondo bizi diren atzerrira joan direnak, izan ere gaur egun Europan bizitzea etxean bizitzea bezala da, edo galdetu bestela Gibelalde jaunari.

    Besterik gabe, betaurrekoak besterik ez dira. Ondo segi.

  • Euskadin korrupzioa oso txikia omen ikusi nahi ez duenarentzako.
    http://www.lamarea.com/2017/02/20/los-protagonistas-vascos-de-los-papeles-de-panama/
    http://www.revistahincapie.com/presentacion-del-libro-de-la-casta-vasca/
    https://ikerrioja.wordpress.com/quien-es-quien-en-el-caso-de-miguel/
    http://www.deia.com/2017/03/20/bizkaia/condenado-a-dos-anos-y-medio-de-prision-el-exalcalde-de-bakio-txomin-renteria
    Apuntetxo batzuk besterik ez dira.

    Gehi AHT eraiikitzeko ordaintzen ari diren gainkostu izugarriak, edo errepide eraikin… egiteko izan diren demasiako prezioen gorakadak.
    Baina iruzurrik haundiena gure sistema fiskala da, Europako txarreneen artean dagoena, progresibotasun falta duena ta oso gutxi biltzen duena.
    Hor goiko postuetan egongo bagina, Jaularitzak orain duenaren bikoitza izango zukeen gastatzeko, langabezirik ez zan egongo….

    Uste dut euskadin bizitzen ez dana artikuluaren idazlea dela edo hemen bizitzen bada, ez duela jakin nahi nola dauden gauzak.

  • Hemen ez dago korrupziorik.
    Bilboko udalak 72 milioi euro oparitu die enpresa bati.
    http://www.lahaine.org/mm_ss_est_esp.php/ayuntamiento-de-bilbao-pnv-psoe

  • PeruLeartzako 2017-04-15 21:34

    Euskadin ustelkeria kopurua, Kataluniako arekin konparatuz, infinitesimala da

  • Harrapazank 2017-04-23 11:37

    Baina nago, gure gallifante JELtzaleek. eroaldi batek jo eta independentziaren bideari ekinez gero, ustelkeria kasuak loratu eta loratu egingo liratekeela Eusko Oasian ere.
    Hortik ugazaba espainiarrekin duten maitasun-aroa, beharbada.

  • PeruLeartzako 2017-04-23 15:16

    Diputazioan 4 urte luzez egon direnak itsuak ote ziren?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude