Asteburu honetan: Sagar erreak errezeta

Asteburu honetan: Sagar erreak RZ –

Asteburu honetan: Sagar erreak RZ - Pagotxa RZk

Postre RZ sailtxo motz batekin bukatuko genuela urtea esan genuen, eta sagarerreak RZ dakarkizugu gaur, RZ erraz-erraza eta oso praktikoa deritzoguna, geure  herri eta etxeotan betidanik ezagutu den RZ… Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozeneanligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

SAGAR ERREAK

….

Asteburu honetan: Sagar erreak RZOsagaiak 4 lagunentzat

  • 8 errege sagar
  • 8 koilarakada azukre
  • Xorta bat sagardo-pattarra
  • Ura, baso erdia

Sagar erreak

Errezeta

  1. Labea berotuko dugu lehenik, 180º-ko tenperaturan.
  2. Erretilu batean ipiniko ditugu zortzi sagarrak, osorik, ongi garbitu eta lehortu ondoan. Labana batez ebaki bat egingo diegu zabalera osoan, labainaren ahoa gehiegi sartu gabe, erretzerakoan lehertu gabe amore eman dezaten. Gainetik azukrea hautseztatu, pattarra eta ura isuri, eta sartuko ditugu labean, 35 bat minutuan, ongi egin daitezen arte.

Sagar errea

Kasu!

Errege sagarra

Errezil sagarra

Sagar motak eta gehiago – Lekaioak VI – Beñat Hach Embarek

. . . 

Akaso!

Sagar tarta RZ eta Madonna SAGARRA JOaz!

Asteburu honetan: Sagar tarta

. ..

Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan gure Iker Martinezek ANANA ERREA RZ egin zuenekoa…

Postreak aipatuz geundela, Aittonak egindako Donuts RZ eta bideo bat hemen.  Homemade Donuts Recipe By Our Grandpa.

Martin Bersategi opilak Donuts forma dute, hala! hintzak hik, edozer dela …

Sagar erreak

Errezeta gehiago…

Mamia edo gatzatua

Mahalen

Mahala - mahala.eusMahalen eta mundua 2.atalaMahalaMahala - mahala.eus

pagotxa.eus/hara

Postre RZ sailtxo motz batez bukatuko dugula urtea eta, gaurkoan gabonetako altxor seinalatu horietakoa den Gabonkonpota RZ dakarkizuguRZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba batez ere… Segi gozo, gozatu gabonak eta on egin!

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!