Loteriarik ez, eskerrik asko!!!

Loteriarik ez, eskerrik asko!!! –

Barka, lotería nahi?

-Ez, ez

Aupa, lote….?

-Ez dut nahi!

Hauxe izan da hainbat aldiz entzun izan beharrekoa.

Loteriarik ez, eskerrik asko!!!

Ikastolan eta futbol taldean, ikasbidaia egiteko… lotería saltzearena teknika hedatua da. Hedatuegia. Gazteak garenean hori eginbehardugula esaten digute. Gu, inozente garela, kalkuluak egiten ditugu. 500 boleto. 2€ boleto bakoitzekozera“100 saldu baietz! 200€ poltsikoratuko ditut. Baina ustek erdi ustel. Boleto tako horretatik, apenas saltzen ditugu 10. Aitite-amama, izeko-osaba, agian gurasoen lagunen batBaina azken finean, ez dizute erosten benetan nahi dutelako, konpromezu hutsagatik baino. Orduan, norbaiti kalean ezezagunei saltzea bururatzen zaio. Norbaitek erosiko dupentsatzen dugu. Baina… bai zera! Oso hotza da hori. Jende gehienak, ia guztiak, zutaz paso egiten du.

Behin baino gehiagotan boletoak saldu behar izan ditut eta nire buruari askotan galdetu izan dioteskalearenaegiteko modu bat ez den Ni behintzat, hala sentitu naiz. Eskaleen aurka ezer ez dut baina egoera horretan ez nintzen batere eroso sentitu. Boleto askorik saltzea ez nuen lortzen, baina bai sortzen zitzaidan ordea, eskaleei laguntzeko irrikia eta ondorioz, behin baino gehiagotan, jende artean, eskale edo ez-eskaleei, hainbat boleto oparitzen nien.

Eskaleei buruz, gainera,Gizajoak”-pentsatzen nuen, “nahiko gogorra izan behar da egunero   kalean eskatzen ibiltzea eta hona hemen ni, lehia egiten…”

Orain direla urte asko hasi nintzen honelako tontakeriak egiten, 8 edo 9 urte nituela, esango nuke. Behin batean, nire futbol eta karate taldeen boletoez aparte, nire aitaren txirrindulari taldearenak ere saldu izan behar nituen eta batbatean, 300 boleto baino gehiago neuzkan nire menpe eta hauek saltzeko konpromisua.

Gurasoek eta jende jakintsuak hainbat gauza egiteko adin nahikoa ez dugula esaten dute, adibidez, alkohola edateko, zigarroak erretzeko, diskoteketan sartzeko edo udako festetara joateko. Eta ni galdetuko nieke…eta loteria saltzea, zer? Ez litzateke adin txikikoen artean halako praktika debekatua egon behar?

Nire ustez, ohitura hauek ez dituzte balore batere onak sustatzen, batez ere, oraindik gaztetxoak garenean. Dirua lortzeko modu errazaren adibide on bat da, inolako esfortzu pertsonalik inplikatzen ez duena.

Sortzaileagoak diren beste modu batzuk erabili daitezke, hala nola, kolere bakarreko kamisetak erosi eta gu sortutako irudi bat kamisetan margoztu eta saldu, edo arto garauak erosi eta ikastolako patioan krispetak (palomitak) prestatu eta hauek saldu, edo lagunekin antzezlan bat prestatu eta sarrera merke baten trukez, beste kurtsoko ikasleen aurrean antzeztu.

Askoz interesgarriagoak diren modu pilo daude eta gainera taldeka burutu daitezkeenak. Ziur nago halakoekin, loteria boletoekin baino arrakasta gehiago lortuko genukeela.

Loteriarik ez, eskerrik asko!!! Loteriarik ez, eskerrik asko!!!

2 pentsamendu “Loteriarik ez, eskerrik asko!!!”-ri buruz

  • Jende gazteak ikasbidaiak egiteko zozketak egitea ez zait inoiz bidezkoa iduritu. Bere garaian ez nuen horrelako “atrako” batean parte hartu nahi izan.
    Ondoren oso-oso gutxitan erosi izan ditut txartelak. Beti konpromiso hutsez.
    Hala ere zoritxarrez, eskean, zozketa bidez edo beste molde batzuez aunitzetan aritu izan naiz. Beharko!!! Eskale maila ez dugu gainditu oraindik euskara eta euskal kulturaren alde ari garenok. Zinez, gogorra da patua. Beharrik militatzeak badituen zenbait gauza on!

  • Ba beitu, dirua irabazteko beste modue hori da, literatura edo idazlan lehiaketak. Zorixonak!