Asteburu honetan: Katu zopa

Asteburu honetan: katu zopa –

Pagotxa RZk - Asteburu honetan: Katu zopa

Asteburu honetarako, dirudienez epeltzen edo eguraldia aldatzen hasi den arren, zopa aldartean gabiltza oraindik, hotzak barruraino sartu zaizkigula gaude eta. Hotzok konbatitzeko zopa edo salda bero bat bezalakorik ez dago. Bizipoz eta pizgarri, sano-sanoa ere bai, gaurkoan katu zopa RZ dakarkizugu. Errazaparranda osterako ezinhobea, ama eta izeba datozenerakonoiznahi jateko modukoa… Zaindu, gozatu eta on egin! 🙂

Katu zopa

Pagotxa RZk - Asteburu honetan: Katu zopa

Katu zopa

Osagaiak

  • Litro bat ur
  • Gatza, pixar bat
  • Baratxuri ale bat, pikatua
  • 5 koilarakada oliba olio birjina
  • Ximiko bat piperbeltz, ehoa
  • 4 eskukada bete ogi zuri (ogi biribil zaharra, xerra mehetan moztua)
  • 2 arrautza
  • 2 koilarakada gazta birrindu

Errezeta

  1. RZ hau egiteko ura egosten jarri eta harekin batera erantsiko ditugu baratxuri alea, olioa eta piperbeltz ehoa. Irakiten hasi orduko gaineratuko dugu ogi zuria, pixkana-pixkana, zopan ongi batu dadin, egoki lodi dadin. Horrela jokatzen badugu berehala lortuko dugu nahi dugun lodiera arin hori. Argi geldituko dira zopak, eta gutxienez ordu erdia beharko dute sutan horretarako.
  2. Beste ontzi edo gopor batean joko ditugu arrautzak, eta gaztarekin nahasi ondoren.
  3. Zopak egosten behar duten ordu erdi horren ostean erantsiko dizkiegu arrautzak eta gazta. Nahasi, gatz-puntua zuzendu eta sutatik aterako ditugu zopak.
  4. 10 bat minutuan edukiko ditugu pausatzen, ongi estalita. Lodi eta krematsu, erakargarri azalduko zaizkigu zopa hauek.

Kasu!

Uraren ordez salda bideratzen badugu, zoragarria…

Akaso!

4 zopa RZ osasuntsu…

Katuari goilaraz zopa emateko RZ dela uste izan du baten batek…

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Oilasko zopa

Asteburu honetan: Porrusalda

Jatea bekatu denean

Janaria ote porno berria?

Rabelais da aitaponteko

Geuria Merkatua
Asteburu honetan: Katu zopa
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude