Asteburu honetan: Itsas paella
Asteburu honetan: Itsas paella –
Asteburu honetan pastak eta arrozak sailtxoa jarraituz gure RZ gustokoenetakoa dena dakarkizugu, itsas paella RZ. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai… Segi gozo, fin eta on egin! 🙂
…
ITSAS PAELLA
…
- 350 g arroz
- 8 otarrainxka
- Itsas zapo txiki bat
- 250 g txirla
- 250 g Bretainiako muskuilu (txikiak)
- 4 txipiroi
- 3 ale baratxuri
- Tomate bat
- Porru bat
- Oliba olio birjina
- Gatza
- Azafrana
…
- Lehenik, arrain salda egiten hasiko gara. Horretarako, itsas zapoa banatu, haragi eta eskeletoan. Eskeletoa hartu, eta urez beteriko lapiko batean sartu. Porru bat ere gehitu, eta sutan berotzen jarri. 30 minutuz irakiten eduki.
- Bitartean, tomatea eta baratxuri aleak pusketa txikietan moztu. Ondoren, txipiroiak garbitu; horiek karratu txikietan moztu. Zapoa ere karratuetan moztu.
- Paella ontzi zabal bat hartu, eta sutan ipini, olio zorrotada batekin. Beroa dagoenean, otarrainxkak gehitu (osorik) eta minutu batez erregosi ondoren, plater batera atera eta gorde.
- Baratxuriak gehitu, eta txipiroi puskak ere bai. Bi minutu pasatu ondoren, tomatea gehitu, eta azafrana bertara bota. Beste minutu pare batez eduki sutan, eta gero arroza bota. Guztia ongi nahasi, eta arrozaren kantitatearen bikoitza egin dugun arrain salda gehitu. Gatza bota, eta irakiten jarri su ertainean, 10 minutuz.
- Ondoren, itsas zapoa gazitu, eta paellan ongi sakabanatua gehitu; bost minutu geroago, txirlak eta muskuiluak. Beste bost minutu eduki, eta sua itzali. Utzi geldirik, arroza gozatu dadin. Ondoren mahaira eraman.
…
Kasu!
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek ARROZEZKO ODOLKI BUÑUELOAK GERNIKAKO PIPERREKIN RZ egin zuenekoa…
Itsas paella
Errezeta gehiago…