Asteburu honetan: Arroza entsaladan

Asteburu honetan: Arroza entsaladan –

Pagotxa RZk - Asteburu honetan: Arroza entsaladan

Asteburu honetarako, gabonetako jatunkeria denbora honen osteko barne garbiketa prozesua gogoan, eta aurtengo lehen RZ dugunez, RZ garbi eta basiko bat dakarkizugu, erraza, parranda osterako, ama eta izeba datozenerako edo noiznahi jateko modukoa. Portzierto, eskuminak eta urte berri on guztioi urrutiko amama ta aitonaren partez, egun politak izan dira familian han urrutian ere bai, munduko toki askotan, kristau ez diren beste tokietan gabonik ospatzen ez bada ere, urte berria bai. Geuk bezala urtea ondobidean hasi duzula espero dugu, segi beraz urtea gozatzen, gozatu 2018a eta on egin!  🙂

Arroza entsaladan

Arroza entsaladan

Osagaiak

  • Arroz zuria, kilo erdia
  • 2 baratxuri ale, osorik
  • Oliba olio birjina, 3 koilarakada
  • 2 litro ur
  • 3 tomate, ongi helduak
  • Piper berde edo/eta gorri bat, txikitua
  • Tipulin bat, txikitua
  • Gatza

Arroza entsaladan

Errezeta

  1. Kazola zabal batean, olioa jarriko dugu, baratxuri aleekin, baina hauek osorik eta zuritu gabe. Su motelean berotu dadila eta baratxuriak gorritzen hasten direla ikusten dugunean, orduan arroza gehitu eta nahasi pixka batean. Gatza eman eta ur beroa isuri kazolara (nahi izanez gero, salda kontzentratuaren plantilla bat ere jar genezake).
  2. Irakiten utzi, ez indarrez, arroza egosia dagoela ikusi arte, hau da, 15 bat minutuz. Ura kendu eta hozten utzi. Denbora sobera pasatu baldin badu arrozak egosten, hauxe dugu konponbide erraz bat: laster xukatu eta ur hotzetik pasarazi, egostea eteteko.
  3. Tomateei azala kendu eta dado txikitan moztuko ditugu. Piper eta tipulina gehitu gero. Behar duen gatza eman eta oliba olio birjina isuri, oparo, zorrotada eder bat. Arroza gehitu eta ongi nahasi. Beharrezkoa balitz, pixka bat gazitu berriz.

Kasu!

Arrozarekin egindako honelako entsalada bati osagaiak aldatzen ahal dizkiogu, gure gustuen edo haurren gustuen arabera. Urdaiazpiko egosia dadotan, kontserbako arto ale egosiak, egositako saltxitxa zerrak, maionesa pixka bat, oliba txikituak, kaparrak, arrautza egosi txikitua, ozpin pixka bat.

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Dilista, azenario eta kuia entsalada

Asteburu honetan: Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin

Geuria Merkatua
Asteburu honetan: Arroza entsaladan RZ

 

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!