Asteburu honetan: Oilasko eta barazki paella

Asteburu honetan: Oilasko eta barazki paella

Asteburu honetarako, arrozarekin egindako beste RZ erraz bat. Soberan dauden osagaiak erabiltzeko errezeta bikaina da, proposamen hau egokitu zure beharrei eta kuzina ezazu zeure-zeurea den paella. On egin!

Oilasko eta barazki paella

Oilasko eta barazki paella

Osagaiak:

  • 4 eskukada arroz
  • Ura (arroza hainako bi)
  • Tipula bat
  • Piper gorri eta berde bana
  • Azenario bat
  • Kuia txiki bat
  • 2 Bartxuri buru
  • Ardo zuri kopa bat
  • Oilasko zatiak (bularki eta iztarrekin eginak) 250gr
  • Bi goilarakada oliba olio
  • Gatz apur bat

Asteburu honetan: Oilasko eta barazki paella

Errezeta:

  1. Barazki guztia garbitu eta zuritu.
  2. Barazkiak zati txiketan moztu, guztiak tamaia berekoak egin behar dira.
  3. Paela edo zartagi batean bi koilarakada olio jarri eta guztia berotu.
  4. Baratxuri eta tipula zatiak gehitu eta guztia ondo landu 5 minutuz, kolorea har dezan.
  5. Kolorea hartzen duenean gainontzeko barazki guztiak gehitu eta su bizian ondo landu.
  6. Beharrezkoa da barazkiak ondo lantzea, kolore bizia har dezaten
  7. Oilasko zatiak paelara gehitu eta guztia ondo landu gatz apur batekin.
  8. Oilaskoa gorritzen denean arroza gehitu eta guztia batera nahastu.
  9. Ardo zuri kopa gehitu eta guztia lurrundu bitartean landu sutan.
  10. Azkenik ura gehitu, eta irakiten hasten denean sua jeitsi. 20 minutu behar izaten ditu guztiak egosten.
  11. Paellak puntu ona izan dezan itzali sua amaitzear dagoenean, berez beroarekin amaitzen delako egosten.
  12. Beharrezkoa da denbora batean egoten uztea 5-10 minutuz.

 

Kasu!

Arroz mota desberdinak daude merkatuan, baina  paella egiteko gomendagarrienak ale luzeko arrozak izaten dira.

Gozatu eta on egin!

Asteburu honetan: Oilasko eta barazki paella

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: txerri saiheskia labean

Asteburu honetan: Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin

Asteburu honetan: Oilasko eta barazki paella Asteburu honetan: Oilasko eta barazki paella
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude