Asteburu honetan: Hegaluzea tomatearekin

Asteburu honetan: Hegaluzea tomatearekin

Asteburu honetarako, RZ erraz bat . Hegaluze edo hegalaburra modu askotara presta daiteke: txapan, marmitako eran, parrilan, gordinik… kasu honetan, tomatearekin nola egin azaltzen dugu. Lehen urratsetan plantxatik edo zartagin batetik pasa behar da, eta hau ere errezeta oso moduan ulertu daiteke, horrela dastatzeko ere bikaina dena. On egin!

Hegaluzea tomatearekin

Asteburu honetan: Hegaluzea tomatearekin
ATUNA TOMATEAREKIN Javier Lastras

Osagaiak:

  • 4 Hegaluze solomo (180gr bakoitzak)
  • tipula bat
  • 4 baratxuri hortz
  • piper berde bat
  • tomate frijitu pote bat
  • ardo txuri kopa bat
  • oliba olioa
  • gatza
  • perrexila edo tipulina broteak.

 

Errezeta:

(Argazkikoak piper gorriak ere baditu)

  1. Hegaluzea garbitu eta hezurrak kendu, zati garbia edukitzeko. Solomoaren tamaina, txekor azpizuna izaten denaren tankerakoa izan behar du. Finegi mozten bada, lehortzeko arriskua dauka eta.
  2. Su bizitan zartagina berotu, hegaluzea gatz-pipertu eta olio goilarakada baten laguntzaz plantxan egin alde bakoitzetik minutu erdi bat. Hegaluzearen erdialdea gordinik geratzen delarik.
  3. Zartagin berean, beste olio goilarakada bat gehitu, tipula, piperra eta baratxuriarekin batera. Su bizitan frijitu.
  4. Barazkiak kolore apur bat hartzen duten momentuan, ardo txuria eta tomatea gehitu. Su ertainean egosi 20 minutuz.
  5. Azkenik, jan baino 5 minutu lehenago, tomate saltsa berotan ipini.
  6. Perrexila edo tipulina gehitu zerbizatzeko momentuan.

 

Kasu!

Garaiean eta bertakoa bada, askoz hobe! Garaia ekaina eta iraila bitartekoa da. Kontserban prestatzeko ohitura, irailean eman ohi da, lehenago esan bagenizu… Gozatu eta on egin!

Asteburu honetan: Atuna tomatearekin

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Patata errioxarrak

Asteburu honetan: Potoko barazkien menestra

Asteburu honetan: Hegaluzea tomatearekin
errezeta
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude