Asteburu honetan: Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari, merienda edo postrea
Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari, merienda edo postrea –
Asteburu honetarako gosari edo merienda bat otu zaigu, edo postre bat ere izan daitekeena. RZ erraza eta gozatzeko horietakoa, ligatzen laguntzeko edo parranda osterako aproposa… Gozatu eta on egin! 🙂
…
Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakaoa
(Gosari, merienda edo postrea)
…
…
Osagaiak:
- 800 ml esne
- 120 g abena edo olo
- 2 platano
- kakaoa (edo/eta txokolatea)
- 120 g azukre moreno edo panela
- galleta edo bizkotxoa (aukerakoa)
…
Errezeta:
- Platanoak zuritu eta zm bateko xerra borobiletan egin, eta bandeja batean zabaldu.
- Azukrea ur pitin baten laguntzarekin karamelu egin zartagian. Gustuko den puntuan dagoenean platano zatiak karameluz estali eta hozten utzi.
- Mikrouhinean esnea berotu eta beroa dagoela, hoztutako platano zatiak gehitu, kakaoa (nahaieran) eta olo kopoak.
- Dena ongi nahasi eta jan!
…
Kasu!
Asko betetzen du baina era berean adikzio zera bat du RZ honek, jaten hasita geratzea zaila egiten duen bizio bilakatuz… Kontuz beraz, gozatu eta on egin!
…
Errezeta gehiago…
Zer arraigo da abena? Hiru hiztegitan begiratu dut eta ez dut inon ikusi. Ea uzten diogun euskaraz existitzen ez diren berbak erabiltzeari.