‘Apple Podcasts’: ordenagailuetara ere bai
‘Apple Podcasts’: ordenagailuetara ere bai –
Apple etxeak Itunes akabatu eta bere ordez hiru aplikazio jarriko ditu Mac sistema eragilearen azken bertsioan: Podcasts, Apple Music eta Apple TV. Catalina izena du eguneraketa berriak, eta iOS eta MacOS-en arteko bateratzearen lehen pausua izan daitekeela diote adituek. Podcasts eta Apple Music aplikazioak jada baziren iphone eta ipadetan, eta orain ordenagailuetan ere izango dira. Horrez gain Apple TV+ streaming zerbitzua eta Arcade gaming zerbitzua ere iragarri dituzte.
MacOS Catalinaren beste berritasunak:
-Itunes desagertuko da eta bere ordez Apple Podcasts, Music eta TV aplikazioak jarriko dituzte.
-Sidecar izeneko proiektuaren bidez Ipadak pantaila osagarri bezala erabili ahal izango dira.
-Catalyst proiektuaren bitartez, hemendik aurrera iOS-eko app-ak eskuragarri eta erabilgarri egongo dira Mac ordenagailuetan ere. Honek esan nahi du, esaterako, euskaraz garatutako app-ak Mac ordenagailuetan ere erabili ahal izango ditugula.
Deskargatu MacOS Catalinaren beta bertsioa.
- Bisitatu developer.apple.com zure Mac-ean.
- Klikatu Dicover atala.
- Klikatu macOS jartzen duen lekuan.
- Klikatu Download.
- Zure garatzaile kontuarekin erregistratu.
- Behekaldean Install Profile botoiari sakatu. MacOS Catalina jaisten hasiko da.
- Zure Downloads leihoa zabaldu eta klikatu macOS Catalina Developer Beta Access Utility.
- Klik bikoitza macOSDeveloperBetaAccessUtility.pkg-ri instalatzailea abiatzeko.