Android euskaratzen ari dira, biba zuek!
Zutagu sare sozialean biltzen dira. Ziurrenik ez dute elkar ezagutzen, baina eztabaidaren ostean, lanean jarri dira. Kodea euskaratzen ari dira, xml artxiboak, po fitxategiak, pootle eta beste tresna asko erabiltzeko gai dira. Eta librezale.org ekimenaren posta zerrendan egitasmoaren berri eman dute. Google doc dokumentu batekin hasi dira, eta elkarrekin, auzolanean dihardute… emaitza: Android euskaratzen ari da.
Euskarazko software librea, erabiltzaileei esker daukagu. Ordenadorerako programak, Firefox nabigatzailea, edo Zuzeu.com bezalako webguneak egiteko wordpress euskaraz badaude, Librezale elkarteko jendeari esker da.
Orain, telefono argazki kamera bideo grabagailu musika entzungailu mapa agenda eta beste ere baduten mugikorretan, euskara izan daiteke nagusi.
Hona hemen, euskaraketa %72an zegoen unean, interfazearen irudi bat:
Biba zuek! softwarea euskaratzen diharduzuen lagunok, etorkizuna euskarazko bit eta hitzekin marrazten duzuen frikiok!
informazio gehiago:
- etxekoandroid
- librezale
- zutagu.net Android taldea
- io2010 Google garatzileen bilkura zuzenean (youtube)
Irudia | htc android telefono mugikorra euskarz | jgabimark | Creative Commons By SA
Harrituta geratu naz. Ez nekien horrelako mugikor bat zegoelarik. Bejondeizuela lanean ari zareten guztioi. Segi horrela lagunok.
Uda honetan UEUk Android inguruko ikastaroa eskaintzen du:
http://www.ueu.org/ikasi/udako-ikastaroa/134/Android%2Bmugikorrentzako%2Bsistema%2Beragile%2Blibrea.
Animo gaztiak!
…
Android euskaratzen ari dira, biba zuek!: …
[…] euskaratzen ari dira, biba zuek! https://zuzeu.eus/2010/05/20/android-euskaratzen-ari-dira-biba-zuek/ […]
[…] @aldakur: Android euskaratzen ari dira, biba zuek! https://zuzeu.eus/2010/05/20/android-euskaratzen-ari-dira-biba-zuek/ in reply to aldakur […]