Salaketa faltsuak

MjM0MQ==

Herritarrak elkar salatzeko aukerak eskaini nahi dtu Aresek. Aste bete igaro da “terroristak” webgune bidez salatzeko aukera martxan jarri dutenetik. Epe horretan 88 salaketa jarri dituzte eta horietatik 67 faltsuak ziren.

Ez dirudi herritarrek Ertzaintzaren eskaintza oso serio hartu dutenik. Baina Ares pozik dago, 21 salaketek Ertzaintzaren lana hobetzen lagundu dutelako eta atariak 12.000 bisita jaso dituelako. Bisitarien erreakzioa, ordea, ez dakigu.

Are gehiago, demokrazian salataria salatzearen kontuarekin amaitu beharra dagoela esan du. Gizarte demokratikoetan, delituak ekiditzeko libreki poliziarekin kolaboratu nahi duten herritarrak oinarrizkoak eta baliagarriak omen dira oso.

Neurri honek ordea, demokrazia baino, diktadurako garairik ilunenak ekartzen ditu gogora.

Irudia | "terroristak" salatzeko webgunea | zz | Creative Commons By SA