Android euskaratzen ari dira, biba zuek!

Zutagu sare sozialean biltzen dira. Ziurrenik ez dute elkar ezagutzen, baina eztabaidaren ostean, lanean jarri dira. Kodea euskaratzen ari dira, xml artxiboak, po fitxategiak, pootle  eta beste tresna asko erabiltzeko gai dira. Eta librezale.org ekimenaren posta zerrendan egitasmoaren berri eman dute. Google doc dokumentu batekin hasi dira, eta elkarrekin, auzolanean dihardute… emaitza: Android euskaratzen ari da

MjMzOQ==

Euskarazko software librea, erabiltzaileei esker daukagu. Ordenadorerako programak, Firefox nabigatzailea, edo Zuzeu.com bezalako webguneak egiteko wordpress  euskaraz badaude, Librezale elkarteko jendeari esker da.
Orain, telefono argazki kamera bideo grabagailu musika entzungailu mapa agenda eta beste ere baduten mugikorretan, euskara izan daiteke nagusi.

Hona hemen, euskaraketa %72an zegoen unean, interfazearen irudi bat:
MjM0MA==

Biba zuek! softwarea euskaratzen diharduzuen lagunok, etorkizuna euskarazko bit eta hitzekin marrazten duzuen frikiok!

informazio gehiago:

http://etxekoandroid.com/
Irudia | htc android telefono mugikorra | gu gel | Creative Commons By SA
Irudia | htc android telefono mugikorra euskarz | jgabimark | Creative Commons By SA
android, euskaraz, Google, hack, htc android, librezale, software librea
Patxi Gaztelumendi

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus

6 pentsamendu “Android euskaratzen ari dira, biba zuek!”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude