[Euskal Gaizkileak] Sacamantecas: Lautadako hiltzailea

Sacamantecas: Lautadako hiltzailea –

Duela hiru urte podcastgintzan murgildu ginen burubelarri ZuZeun, eta ZuZeu Podcast sortu. Euskal Gaizkileak seriea da sortu genuen lanetako bat, eta etenaldi luze baten ondoren, lau atal berri estreinatzera gatoz.

XIX. mendean bolo-bolo zebilen Sakamantekasen kondaira, bere biktimak hil eta ondoren koipea ateratzen zien gaizkile doilarrarena… harik eta Donemiliagan kondaira gorpuztuko zuen gizon bat jaio zen arte. Ezagutu serieko hiltzaile arabarraren historia bere alabaren ahotik…

Josefa naiz izenez, eta tamalez, Diaz de Garaio abizena daramat bizkarrean, idi-dematako probarria lez. Juan Diaz de Garaioren alaba naiz. Horrek ez dizu, ziurrenik, hotzikararik sortuko. Baina esaten badizut Sacamantecasen alaba naizela, orduan bai jarriko zaizkizula kirioak dantzan.

Juan Diaz de Garaio Ruiz de Argandoña 1821eko urriaren 16an jaio zen Egilatzen, Donemiliagan, Arabako lautadan. Nekazari familia behartsu batean hezi zen, aita mozkor eta bortitz baten manupean, eta, sendi osoaren gisan, umetatik hasi zen lanean. Inguruko hamaika herritan ibili zen laborari: Agurain, Alaiza, Izartza, Okariz, Añua… beste batzuen artean, nire amarentzat.

[Euskal Gaizkileak] Sacamantecas: Lautadako hiltzailea

  • Ekoizpena: ZuZeu Podcast eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
  • Zuzendaritza eta gidoia: Beñat Hach Embarek
  • Bikoizketa zuzendaria: Xabier Alkiza
  • Grabaketa, edizioa eta musika konposaketa: Iñigo Etxarri (IN estudioa)
  • Abestia: “Orri galduetan natza” Musika eta hitza: Pasadena (Libe García de Cortazar, Jon Basaguren) Ekoizpena eta nahasketa: Gakobeltz Hit Faktoria (Joseba Baleztena, Miren Narbaiza) Masterizazioa: Jonan Ordorika
  • Ahotsak: Margari Altolagirre, Nagore Irizar, Arantxa Moñus eta Kiko Jauregi

[Euskal gaizkileak] Sacamantecas edo Zurrunbon: Juan Diaz de Garaio

zuzeu podcast

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua ez litzateke deus zu gabe

Etzan. Itzaldu argiak. Igo bolumena, sakatu play… eta gozatu.

Spotify     ApplePodcast    GooglePodcast    amazonmusic

Sacamantecas: Lautadako hiltzaileaSacamantecas: Lautadako hiltzailea

Sacamantecas: Lautadako hiltzailea

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!