Todoque-ko eliza irentsi du labak
Todoque-ko eliza jan du labak –
La Palman, Kanariar uharteetako Cumbre Vieja sumendiaren erupzioak bere horretan darrai, sumendia laba jariatzean ari da berriz, eta isuria laster irits liteke itsasora. Hiru laba erreka doaz itsasorantz, motel baina suntsigarri, irudi ikaragarri eta ikusgarriak utziz bidean, labak Todoqueko eliza nola jan duen adibide gisara. Bazen esperantzarik baina… Todoque inguruko ehunka familiak etxera joan eta gauzak hartzeko aukera izan zuten, baina ametsgaizto ikaragarria ari dira bizitzen, eta egoera lasaitu beharrean sumendiak susperraldia izan duela dira azken berriak Kanariar irletatik.
Todoque-ko eliza jan du labak