La Palman, Kanariar uharteetako Cumbre Vieja sumendiaren erupzioa

Kanariar uharteetako Cumbre Vieja sumendiaren erupzioa –

Desiree MARTIN AFP
Desiree Martin – AFP

5.000 pertsona euren etxetik ihesi Kanariar uharteetako La Palman, Cumbre Vieja sumendiaren erupzioaren ondorioz. Irudi ikusgarri eta beldurgarriak atzo ikusi genituenak, arratsaldeko 15:00ak inguruan hasi zen erupzioa, dagoeneko 100 etxe baino gehiago desagerrarazi ditu. Bi arrakala dauzka sumendiak, 200 metroko distantzian, zortzi leku ezberdinetatik irtetzen da laba. Labak zazpi metroko altuera dauka, abiadura 700 metro orduko da, eta 1.075 ºC tenperatura du. Sarraskia itzela izaten ari da baina ez da hildakorik. Azken egunotan gertatutako 6 mila+ lurrika txikiek adierazten zuten zerbait ari zela mugitzen zonaldeko lur azpitan. Cumbre Vieja sumendiak 1.949 metro ditu eta uharteko bi heren estaltzen ditu. 1470, 1585, 1646, 1677, 1712, 1949 eta 1971n izan zituen azken erupzioak. La Palmako inguru eder eta zoragarri hau Cumbre Viejako natura parkeko eremua babestua da. Lau milioi urte besterik ez ditu irla gazte honek, diote geologoek… Bada Megatsunamiaren hipotesi edo teoria bat, azken bideoa duzu, zientzialari batzuek diotena, megatsunami bat sortzeko aukera gehien dituen hautagaia dela La Palma. 1949ko erupzioan Cumbre Vieja mendi erdia metro batzuk labaindu zen maldan behera Ozeano Atlantikorantz eta mendi barneko magma eta honek sortutako gas isurketak presiope izugarrian omen daude. Erupzio bat aurrikusia omen dago, hemendik hiruzpalau mila urtera gertatuko dena, eta mendebaldeko uharte erdia (500 mila tona) itsasoko uretan murgilduko lituzke.Honek megatsunamia sor lezake, 10-25 metroko olatua Karibe eta Ipar-Hego Amerikako kostetara iritsiz, teorian behintzat… Hipotesiez haratago, hemen jasotako irudi eta bideo sorta bat eta zuzenekoak.

 

zuzeu.eus/sumendia

Sumendiak, naturaren boterearen eztanda (I)

Etna sumendia erupzioan berriz

Nyiragongo sumendiaren laba kale eta etxeak deusezten ikusi nahi?

La Palman, Kanariar uharteetako Cumbre Vieja sumendiaren erupzioaz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude