Erandiok Madril eta Bartzelonak baino aire kutsatuagoa du

Erandiok Madril eta Bartzelonak baino aire kutsatuagoa du – 

Hala frogatu da Aire Zaintzaileak programak egindako ikerketan. Ikerketa honen arabera, Erandion atmosferako metal pisutsuen kutsaduraren presentzia Bartzelonan hauteman denaren bikoitza eta Madrilen hauteman denaren laukoitza da. Datu oso larri eta kezkagarriak dira.

erandio Erandiok Madril eta Bartzelonak baino aire kutsatuagoa duIkertzaileak harrituta utzi ditu. Herritarrak, ordea, ez. 60ko hamarkadatik salatu da egoera. Garai horietan, Erandio industria kimikoz inguratuta bizi zen. Laino toxikoek kaleak hartzen zituzten. Geroztik protesta, greba eta salaketa ugari egin dira. Egoerak berdin (edo okerrago) jarraitzen du gaur egun.

erandio Erandiok Madril eta Bartzelonak baino aire kutsatuagoa du

28 hiri aztertu dira aipatutako azterketan, Erandio da kutsatuena. Herri Bidaiak Kate Barik eta Auzokoa Herrikoi elkarteek, kontaminazio horren jatorria identifikatzeko kalitatezko ikerketa bat egiteko eskatu dute. Herriaren inguruan 17 enpresa kutsakor daude. Horiek herrian sortzen duten inpaktua aztertu nahi da. Ospitaleratze, bihotzeko eta arnas gaixotasunek egoeragatik gora egin dutela adierazi dute bi elkarteek.

Aire Zaintzaileak programak egindako ikerketari esker, Erandioko bizilagunek eta aipatutako elkarteek lehen ez zuten oinarri finko bat lortu dute aldarrikapen eta salaketak argudiatzeko. Izan ere, ikerketak gauzatu aurretik ez zitzaien inolako sinesgarritasunik ematen. Hemendik aurrera zer? Ikerketa sakonagoak egiteko eskaera egin dute, herriko auzoetako kutsadura maila aztertzeko, besteak beste. Horrez gain, kutsadura honen jatorri diren enpresek ingurumen baimen integratuak betetzen dituzten egiaztatzeko ikerketa sakonagoak egitea eskatu dute.

Erandiok Madril eta Bartzelonak baino aire kutsatuagoa du

Nire begietatik ...