“The Way Out” esperientzia

“The Way Out” esperientzia”The Way Out” esperientzia –

"The Way Out" esperientzia"The Way Out" esperientzia70. Donostiako Zinemaldi honetako perlatxo txiki berezi bat da “My Way Out” film dokumentala, lantalde euskaldunaz eta euskaldun batek zuzendua, Inglaterran hamabost urtez bizitako Izaskun Arandia gidoilari, zuzendari eta ekoizle tolosarra, eta pertsona eta leku berezi eta argitsu purpurinadun inspiritzaile bat gerturatzen diguna, Vicky Lee eta Londres-eko “The WayOut Club”. 70. Donostiako Zinemaldi honetako perlatxo txiki berezi bat da “My Way Out” film dokumentala1993an sortutako Transgeder Nightclub honen arima isladatzen duten pertsona eta protagonista ezberdinekin egindako elkarrizketek, euren bideek, esperientziek, hausnarketek, irudi, dantzagiro eta musikak osatzen dute aurtengo edizioko Zinemaldian estreinatuko den zinegile tolosarraren opera prima film dokumental hau.

"The Way Out" esperientziaZorte handiko ni, laguna, zoragarria eta zuzeuko kolaboratzaile ere baden Izaskun Arandia berari esker, aurtengo otsailaren azken asteburuan, Londresen egindako emanaldi pribatu batera joateko aukera izan nuen, dokumentaleko protagonista, familia eta gertukoeentzat egindako filmaren ikustaldi pribatura eta ondoren gauean The WayOut Club”eko festaraFilmaren muntaketa bukatu gabe zegoen eta ez zen oraindik filmaren azken bertsioa ikusi genuena, ezohiko esperientzia eta interesgarria, baina halere gozatua itzela izan zen, aretoan zerbeza edatea onartuta egoteak ere esperientzia hobetu besterik ez zuen egin. Badut filma bukatuta berriz ikusteko gogoa eta badaukat jada zinemaldiko filmaren estreinaldi mundialeko emanaldirako nire sarrera 🙂

"The Way Out" esperientzia"The Way Out" esperientzia“The Way Out” esperientzia, espektatiba eta amets gehiegi agian Martera nindoalakoan, begiak zabal-zabal, baina denbora apurtxo baten, taberna bat besterik ez dela, garito guztiak bezala, eta club-a jendeak osatzen duela konturatzen zara, lehenengo gauza argitsua horixe… Jendea da bereziagoa club honetan neure herri txikiko kalekume euskaldun honen estandarretan, elkar ezagutzen dute gehienek, askok, hori ere segituan antzematen duzu, eta cluba konfiantzazko gune eta aterpe dela eurentzat, komunitate, zarena erakusteko zure lekua, zarena zarela. Ba ni ere ni neu, segituan etxean bezala, zerbeza-pinta bat, eta ikusi berri duzun eta nolabait jada zuretzat ezagunak diren dokumentaleko protagonistekin ingelesez hitzegiten eta pistaren erdian zerbeza-pinta bat eskuan dantza egiten ikusten duzu zure burua, oso gustora… Gozatu eta denbora ahaztezina, gau eder gogoangarri horietakoa, konpainia eta giro berezi, aske, konfiantzazko eta beldurrik gabeko gaugiro animatu ero eferbeszentean… Esperientzia eta jende itzela, plazerra, mozkorra eta gozatua demasakoak, ia ligatu ere egin nuen…

Heroi txiki asko da munduan, gutariko bakoitza ia, baina heroi txiki batzuk beste heroi txiki batzuk baina handiagoak dira, club honetako heroi txiki-handi zoragarri hauei, aitortza, kariño askorekin egindako film dokumental txiki honek dakarren aitortza, euskalerritik egina gainera, duintasunaren eta kolore ezberdinen adierazpen eta goxoki zinematografiko xume gazi-gozo polit argitsu bat bezala definitu nahi dudana, subjetibotasunetik jada, lekua eta jendea, bertatik bertara apurtxo bat ezagutu ostean. Muxu bat guztioi eta eskerrikasko berriz, argi asko eman didan esperientzia eder honegatik.

My way out

“The Way Out” esperientzia

Nire begietatik ...

Zer duzu buruan ““The Way Out” esperientzia”-ri buruz

  • nik joateko gonbidapena izan nuen, baina ezin izan nintzen bertaratu arazo pertsonalengatik! lerro hauek irakurtzerakoan Izaskunekin zorretan sentitu naiz,,, Seguru noizbait ikusiko ditudala biak! Gogotsu, gainera!