Estreinaldiak: Irailak 16

Estreinaldiak: Irailak 16 –

Estreinaldiak: Irailak 16

Estreinaldiak: Irailak 16

.

La vida padre (Joaquin Mazon)

| Komedia | Sukalde kontuak |

Mikelek, chef gazte eta handinahiak, duela hogeita hamar urte desagertutako aitaren ezusteko bisita jasoko du. Bere jatetxearen etorkizunerako une kritikoan, Mikelek Juan zoro eta axolagabearen ardura hartu beharko du bere gain, honek sukaldaritzari eta bizitzari buruz dituen sinesmen eta ezagutza guztiak hankaz gora jarriko dizkion bitartean.

Protagonisten artean ageri dira Karra Elejalde, Lander Otaola, Maribel Salas eta Gorka Aginagalde euskal aktoreak.

 .

The Invitation (Jessica M. Thompson)

| Beldurra | Thrillerra |

Ama hil eta ahaide ezagunik gabe geldituko denean, Eviek DNA test bat egin eta sekula haren berri izan ez duen lehengusu urrun batekin egingo du topo. Familia aurkitu berri horrek landa eremu ingelesean ospatuko den ezkontza gogaikarri batera gonbidatuko du orduan protagonista, eta bertan guztiz liluratuko duen anfitrioi aristokrata erakargarri batekin egingo du topo.  Baina gizonarekin harremana estutzen doan heinean,  biziraupen-amesgaizto batean murgilduz joango da…

“Egoki landutako erromantze gotikoa, susto gutxikoa, thrilerren jarraitzaile ez direnak generoaren sareetara hurbiltzeko balio dezakeena “Meagan Navarro: Bloody Disgusting

 .

La casa entre los cactus (Carlota Gonzalez-Adrio)

| Thrillerra |

Emiliok eta Rosak familia perfektua sortu dute. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, Kanariar Uharteetako leku bakarti batean, lore izena duten (Lis, Iris, Melisa, Lila eta Dalia) bost alabenganako maitasunez beteriko etxe bat eraiki zuten. Bertan gotortu ziren bostak, beren herrialdea atzean utziz eta zibilizaziotik zein bizimodu arrunta egitetik aldenduta. Izan ere, mundu hori mehatxua da haientzat, eta familia oztopatuz gero, betirako zauritu lezake.

Aktore protagonisten artean daude Ariadna Gil, Daniel Grao eta Ricardo Gómez ezagunak.

.

Olga (Elie Grappe)

| Drama | Kirola |

15 urteko gimnasta ukrainar bat, Suitzan erbesteratua, herrialdeko Kirol Zentro Nazionalean toki bat ziurtatzeko lanean ari da. Herrialdean euromaidanen matxinada hasten denean, haren antsietatea areagotu egingo da bere familia gatazkan inplikatuago dagoen heinean.

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Estreinaldiak: Irailak 16

Estreinaldiak: Irailak 16

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude