Tabua

Tabua –

Tabua deitzen da Gorane Ayestak Klitto agerkarian argitaratu duen poema; baina zer da, ba, ariketa osasuntsu eta gozagarria!

Tabua

Plazera eta bere mugak

Plazera eta emakumearen plazera

Plazer mugatua, emakumearen gozamenerako plazera

Plazer single-a,

eskua instrumentu, klitoria paradera

Plazer debekatua,ttabua.

.

Masturbazio femeninoa

ixildua, kondenatua

kultura batzuetan erauzia eta mutilatua,

bestetan komertzializatua, produktu bilakatua.

Masturbazioa eta plazera

femeninoaren hiltzaile zuzena.

.

Gozamena, plazera, ukimena

zure gorputzarekiko konexio zuzena.

Masturbazioa, jolasa,

Hasperenez josiriko arnasa, anabasa

Plazeraren sareetan galdua, nahastua,

Bihotzaren erritmo azeleratua

Denbora eta espazio dimentsioen nahasmendua

Nahia eta desioaren atmosferara transportatua.

.

Beroa, umela

Eszitazioaren jomuga gorena

Gozamena, orgasmoaren dastamena

Oihuz bustiriko zoramena, eromena,

Arnasestuka deskribaturiko plazera.

.

Plazer ixildua, kondenatua

Masturbazio femeninoa,

Gizartearen eskutan birrindua, txikitua

Plazer debekatua, mugatua,ttabua.

Tabua РGorane Ayestak Klitto agerkarian argitaratu duen poema  Gorane Ayestak Klitto agerkarian argitaratu duen poema
emakumea, masturbazioa, sexua, tabua
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude