Alter ego: Josebe Iturrioz

Josebe Iturrioz –

Askok Josebe Iturrioz ‘ITU’ tolosar peto-petotzat hartzen badute ere, Ordizian jaio zen, duela 39 urte. Feminismoa du bizimodu. Filosofian lizentziatura eta pare bat doktoretza egin ondoren, berdintasun masterra ikasi zuen EHU-n. Berdintasun teknikari eta aktibista honek hankarteak ez duela generorik adieraztea leitmotiv duen arren, musikaren hizkuntza unibertsalean ederto aritzen da ere…

Alter ego: Josebe Iturrioz

• Zer dute Karibeko dantzek arin-arin edo fandangoak ez duena?
Tamalez, Euskal Herrian behar duguna: gerria eta gorputza mugitzera eramaten zaituzten doinuak.

• Nolatan animatu zinen genero rolak hain definituta dituen dantza bat ikasten hastera?
Onartzen dut hasiera batean horrek zalantza inportanteak sortzen zizkidala, baina nire pentsamoldea zeharo aldatu zen lagun batekin Madrilera egun batzuk pasatzera joan nintzenean…

• Ene! Zer gertatu zen bidaia horretan ba?
Ba Madrilen etxe okupa batean antolatzen zuten saltsa saio batera joan ginen, kriston giro ona zuen jendeak eta orduan piztu zitzaidan gogoa. Donostiara itzuli eta akademia batean izena eman nuen.

• Salto ederra eman zenuen gero! Madrilgo etxe okupatuen saltsa festatik Donostiako akademiara…
Bai, eta gainera, lehenengo klasean izan nuen irakaslea oso matxista zen; gizona izanik, eramaten zuenaren rola bakarrik ezagutzen zuen eta neskei ez zizkien pausoak irakasten. Neskek ez zutela dantza egiten esaten zuen, bakarrik mutilek eramaten utzi egin behar zutelako.

• Ufa! Halere, kostatzen zait imajinatzea zu beste norbaitek eramaten uzten…
Jakina, nik eramaten ikasi nahi nuen! Irakaslez aldatu nuen eta oso emakume jatorra egokitu zitzaidan. Bi rolak irakatsi zizkigun eta klaseren batean baten batek kale egiten zuenean rol batean ala bestean aritzeko gaitasuna genuen.

 

IRAKURRI ELKARRIZKETA OSORIK: GAZTEZULO.EUS

Alter ego: Josebe Iturrioz

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

4 pentsamendu “Alter ego: Josebe Iturrioz”-ri buruz

  • matxista feminista 2017-04-23 19:45

    Nik esango nuke Josebe matxista dela. Eta bere itxura estetiko dutenek ere.

    Hona azalpena:
    felipista>feliperen jarraitzaile edo zale
    hinduista>induaren jarraitzaile edo zale
    sozialista>sozialaren jarraitzaile edo zale
    komunista>komunaren jarraitzaile edo zale (seguidor de lo comun)
    kapitalista>kapitalaren jarraitzaile edo zale
    machista>matxoaren jarraitzale edo zale (seguidor de lo macho)

    Joseberen ile orrazkera, janzkera… mutilaren antzekoa da. Mutilen estetikari jarraitzen dio. Hortaz, Josebe (eta enparauak) guztiz matxistak dira (ildo beretik ez dira batere feministak)

  • Agian itxura hori eta ezaugarri horiek esklusiboki gizonarenak direla inposatzen dutenen kontra dago, hau da, egia bakarra dagoela uste dutenen kontra, hots, zu bezalakoen kontra. Horrekatik asaldatzen zaitu eta idaztera bultzatzen.

    • Ez, lesbiana bikoteetan rol maskulinoa daukaten emakumeak daude eta testosterona gehiago dutezenez gizonen antza kopiatzen dute, hots, rol menderatzailea. Ziurrenik Joseberi emakume femeninoak gustatzen zaizkio.

  • Ez dakit zer dela eta emakume honi honelako tartea komunikabideetan, bere burua ere argitzeko arazoak dauzkala kontutan hartuta. Feminismoa doktrina politiko zentzugabea izateaz gainera era guztietako bizizalez eta arribistaz beteta dago