Batman errefuxiatu kanpamendu batean dabil

Batman errefuxiatu kanpamendu batean dabil –

Batman errefuxiatu kanpamendu batean dabilGotham City, Hiri Gotikoa, lasai dabil azkenaldian, gehienbat ez delako existitzen. Hiria fikzioaren kontinentean topa daiteke soilik, komiki, zinema edota sarean, Batman superheroiaren eta Bruce Wayne aberatsaren bizitokia izaki. Gotham Pittsburgh, New York eta Chicagori begira dago oinarritua, zentzu arkitektonikoan. Hiri iluna da, gaiztakeriarena, ankerkeriarena, doilorrena, maltzurrena, iluna eta bekataria; Supermanen Metrolopolis hiriaren antitesia, nolabait esateko. Metropolis eta Gotham, Donosti eta Bilbo (?).

Gotham City, Hiri Gotikoa, lasai dabil azkenaldian. Ez dago kalean laban edo pistola batekin lapurretan aritzen den inor, ohoinkeria bulegoetan besterik ez da antzematen; gaiztoek armak entregatu dituzte; inor ez da iraindua sentitzen; ez dago grebarik; oso aspergarria dena. Gothamek sindikatu indartsua eta herri mugimendu ausarta behar ditu, ez superheroi bat, eta Josu Jon Imaz bera baino dirudunagoa den Bruce Waynek maleta prestatu eta ospa egin du bere hiritik, errutinatik ihesi, iluntasun bila abiatu den saguzahar baten gisan.

Eta fikzioan baino izugarrikeria handiagoak egiten direnez errealitate erre eta gordin honetan, Batmanek jauzia eman, hezur-haragizko bilakatu, eta errefuxiatu kanpamentu batera joan da.

Warchild Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da, eta Erresuma Batuan, Kanadan eta Holandan dauzkate egoitzak. Beren lan esparrua gerra pairatu duten umeekin lan egin eta laguntza psikologikoa ematea da.

Bideo motz honek belarrondoko galanta ematen digu amaiera aldean, dena hankaz gora jartzen denean, eta bultzada enpatiko txiki bat ematen du besteen tokian jartzeko.

Hori, eta superheroi guztiek ez daramatela kapa bat.

Batman errefuxiatu kanpamendu batean dabil