Sinn Fein alderdiak “gazteen bizitzekin eta askatasunarekin” jolastea egotzi die IRAko disidenteei

Jakin berri da Ostiral Santuko akordioarekin bat egiten ez duten IRAren hainbat talde disidentek erakunde bakar batean elkartzeko hautua egin dutela. “Lidergo bakar baten pean” jardungo dutela jakinarazi dute The Guardian egunkariari helerazitako oharrean. Haien ustez “azkenn urteetan atzerakadak egon dira Irlanda aske eta independeiente bat lortzeko bidean irlandar nazionalismoaren lidergoaren porrotagatik eta errepublikarren arteko banaketengatik”.

“Britainiar koroaren indar armatuen aurka ekintzak egin dituzten” Real IRA, Republican Action Against Drugs eta beste zenbait talde txikik “Stortmonteko gobernu akordioa egungo bake faltsua” dela uste dute, 2007 urtean osatutako unionista eta errepublikarren arteko gobernuari aipamen eginez. Continuity IRAk ez du hiru talde horiekin bat egin. Disidenteek beraien burua IRAren Armada Kontseilu gisa bataiatu dute eta “Irlandaren askatasuna” lortzeko “borroka armatua beharrezkoa” dela azaldu dute. Biolentzia saihesteko hiru baldintza jarri dituzte:

  • Britainiar presentzia militarrarekin amaitzea.
  • Milizia armatuak desegitea.
  • Britainiaren esku hartze politikoa desegingo duen denbora-epeak zehaztea nazioarteak gainbegiratuta.

Sinn Fein alderdi errepublikarrak, ostera, albistea ez dela harritzekoa azaldu du eta, horrekin bat, taldeen aurka egin du Sinn Fein webgunean eskegitako oharrean.

“(…) Ez du esan nahi arriskutsuak ez direnik. Iraganean hil egin dute, eta biktima gehienak komunitate nazionalistako kideak izan dira. Ekintza hauek ez garamatzate inora. Bitartean, pozik dirudite gazteen bizitzak eta askatasuna jokoan jarriz; zirrara egin diezaiekeen gazteei”.

Gerry Kelly alderdikideak azaldu duenez, disidenteek “ez dute haien helbururik lortuko” eta, gainera, ez dute “komunitatearen babesa”. Aurrez Sinn Fein 1998ko Ostiral Santuko akordioa onartu ez zuten lagunen aurka aritu da, batik bat atentatuetan hildakoak izan direnean. Gainera RAAD drogen aurkako taldeak IRA berri horretan parte hartzeak “beste ezerekin baino batzuen egoarekin eta kontrol nahiarekin” duela zerikusia deritzo. Sinn Feinek babestu du badela “estrategia politikoa” zeinak herritarren gehiengoaren babesa duen.

3 pentsamendu “Sinn Fein alderdiak “gazteen bizitzekin eta askatasunarekin” jolastea egotzi die IRAko disidenteei”-ri buruz