Sevillako Giraldillen akorduan

Sevillako Giraldillen akorduan –

1999ko abuztuaren 20an, orain 19 urte, Munduko Atletismo Txapelketa izan zen Sevillan, hedabideen esanetan “milurteko azken kirol gertakari handia”. Txapelketaren inaugurazioa 3.500 milioi lagunek jarraitu omen zuten telebistaren bitartez. Bertan, ezagun izango duzun hauxe gertatu zen:

Kirol gertakari handia da munduko txapelketa, eta Sevillako hitzorduak segurtasun neurri zorrotzak ei zituen. Alta, inaugurazio ekitaldian, eta orduan oraindik printze baino ez zen Felipe VI. bertan zela, bi ekintzailek kontrol guztiak gainditu, eta euskal presoen Euskal Herriratzea eskatu zuten Giraldillaz mozorrotuta, poliziari ziria sartuta. Bien bitartean, Siempre Así taldearen erritmora desfilatzen ari ziren txapelketan parte hartzekoak ziren kirolariak.

Ekintza egin eta urte betera epaitu zituzten ekintzaileak. Ordutik kasik bi hamarkada joan diren arren, Carlos Herrera ondo gogoratzen da.

.

Hedabideetan

Ekintzak oihartzun handia izan zuen hedabideetan. Argiak ekintzaren kronika jaso zuen gertatu eta aste betera “Giraldillen txangoa mundu osoan barrena”, eta Gaur8 hedabideak ere erreportaje batean aipatu zuen urte batzuk geroago, 2015ean, beste zenbait ekintzekin batera: “Aldarrikapena irudimenez janzten denean”, Ander Gilleneak egun horretan egin zituen argazkiekin.

“Una burla a la seguridad”, zioen bere aldetik, El País egunkariak.

Sevillako Giraldillen akorduanSevillako Giraldillen akorduan
ekintza, ekintzaileak, elkartasuna, Giraldilla, presoak, Sevillako Munduko Atletismo Txapeketa

Zer duzu buruan “Sevillako Giraldillen akorduan”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude