Segurtasuna baino, kezka da erretreta gaur

MjEyMg==

Afixak argi dio: Erretretarako 42 urte kotizatu behar dira. Hobe goiz hastea. PCFren atarian, zati handi bat eman diote erretretaren aferari, jakinaren gainean baileuden horixe dela bere militanteen kezka nagusienetakoa. Eta baliteke hala izatea benetan.

Gu behintzat ez gara gauza erabakitzeko zenbateraino ari den serio PCF edo zenbateraino den erretretarena, erreibindikazio interesatua.

PCF ez da sindikatu bat, gainbehera etorritako alderdi (anakroniko) bat baino ez, hipermodernitatearen garaiotan trabatuta. Hala ere ez du azken hatsik bota nahi eta badaki erretretarena dela kezka zentraletako bat zeinahi langileren bizitzan. Josu Jon jaio ez den edozeinek du hemen kezka hori erraietaraino sartuta.

Sarean ere badabil txiste bat, amona-biloben arteko elkarrizketan duena oinarri:

Amonak: – Onintza, nik zure adinean lan egiten nuen.

Bilobak: – Amona, nik zure adinean lan egin beharko dut.

 

 Hemen informazio gehiago.

Irudia | oso goiz hastea hobe | zz | Creative Commons By SA

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.