Erailketa eta desagertuak Oaxacan, Mexikon.

MjEyMA==

 

Oraindik informazio gehiago jasotzeko zain gauden arren, honako berri triste eta lazgarriak heldu zaizkigu bertatik: Pasaden asteartean, apirilak 27an, San Juan Copala komunitate autonomora zioan giza eskubideen defentsarako karabana, UBISORT talde paramilitarrak tiroka jaso zuen.

Giza eskubideen talde edo karabana honen helburua, aipatu komunitate honetako biztanleak jasaten hari diren zapalketa eta erailketak salatzea zen, baita elikagai eta bizigaiak eramatea ere, gobernuak bertara iragaitea galarazia bai du.

Tiroketa honen ondorioz, Bety Cariño, CACTUS Irrati sare indigena komunitarioen lehendakaria, eta Juri Jaakkola, Finlandiar nazionalitateko giza eskubideen begiztatzailea, hil dira.

Aldi berean, desagerturik jarraitzen dute:

1. Martin Sautan – Belgikako giza eskubideen begiztatzailea

2. David Venegas – Oaxaca – VOCAL taldeko partaidea

3. Noé Bautista – Oaxaca- VOCAL taldeko partaidea

4. Fernando Santiago – Oaxaca – Brigadas Indígenas taldekoa

5. David Cilia – Contralínea aldizkarioa

6. Ericka Ramírez – Contralínea aldizkarioa

Informazio gehiago jaso bitartean, erailketa eta desagerpen hauek salatu eta Oaxaca herriari elkartasuna adierazteko, gaur, apirilak 29, 20:00tan, Iruñeako Mercaderes kalean, kontzentrazioa izango da.

Hemen CACTUSek bidalitako azken komunikatua.

Artxiboa | Hemen CACTUSek bidalitako azken komunikatua. | CACTUS talde | Creative Commons By SA
Irudia | . | zz | Creative Commons By SA