Barbie hau ez duzu dendan aurkituko

real barbieBarbie-ren gerri estuak, bular oparoak eta aurpegi ezin finagoak mundu osoko feministen kritikak jaso ditu. 1959an sortutako panpinaren gorputz lirain bezain ezinezkoak anorexia duen neska baten forma du. Egoerari buelta eman nahian, Nikolay Lamn 24 urteko artista estatubaturrak bataz besteko 19 urteko neska baten itxura duen Barbie sortu du. Neurketa teknika sofistikatuak erabili ditu Barbie eredu berria sortzeko. Mattel-ek salgai jarriko ote duen galdetu dio bere buruari Lamn-ek, Daily Mailen, prozesuaren nondik norako guztiak emateaz gain.

Behingoz Barbiek emakume errealen forma izatea albistea da. Ezin aldrebesagoa baita Barbie gorputza. Barbieren itxura gizakiek balute horrelakoak lirateke emakumeak: Valeria Lukyanova. Barbie sindromea deritzo panpinaren forma fisikoa izateari. Altua, lepo luze eta fina, begi zabalak, ezpain margotuak, bular zabalak, beso finak, gerri estua, ipurmasailik apenas, izter luzeak, eta oin ñimiñoak. Horra hor Barbiek irudikatzen duen emakumea… existitzen ez diren neskena… kirurgia estetikotik pasa gabe behintzat.

most_common_Barbie_bodies-1

Emakumeari Mattel jostailu etxeak urteetan zehar eman dion papera aldatzen joan da. Garaiaren arabera, hainbat ofizio eman dizkiote Barbie-ri, beti ere emakumeen rola berretsiz. Aldaketarik bada ordea. Azken aldian sortu dituzten bideoetan, emakume independiente, langile eta abenturazalea irudikatzen saiatzen dira. Aldaketak aldaketa, ezaguna da Ken (mutil laguna) eta Barbieren arteko harremana ez dela inondik inora genero berdintasunaren eredu. Neskak menpeko emakumea irudikatzen du, gizona asetzea helburu.

Munduko panpin salduenetakoa izanik, jarraitzaileen kritiketatik salbu ez da izan. Milioika neskatxek ez dute arazo txikiena ere barkatzen. Gurpildun ahulkian zebilen Becky panpina sortzea otu zitzaien. Kexa: Barbieren jauregiko igogailuan ez zen kabitzen. Gorabehera horietako batzuk bilduta daude Wikipedian.