Surfa ala neska beroen lehiaketa?

surfa

Iskanbila piztu da Miarritzeko Roxy Pro Surf txapelketaren atarian, spot-a sexista dela diote. Surfa lehiaketa batena baino, neska surflari lirain baten bideo beroa da, diote. Surfaz jarduten duten webguneetan galdera argia da: Roxy Pro Biarritzaren trailerrak dutxa eszena bat behar al du?

Munduko txapelketa da Miarritzen uztailaren 10etik 14ra jokatuko den Roxy Pro Biarritz. Punta-puntako kirol lehia izango dute hogei emakumek, tartean Pauline Ado lapurtarrak. 2012an Stephanie Gilmore australiarrak irabazi zuen Miarritzeko norgehiagoka. Hemen iazko txapelketako irudi ikusgarrienak. Azpian duzun bideoak aztoratu du itsasoa:

Roxy Pro Biarritz 2013 Official Teaser a Surfing video by roxy

Stephanie Gilmore garailea bera da aurtengo ASP World Tourraren Miarritzeko txandaren trailerraren protagonista. Onena bada ere, ia ez da surf arrastorik ageri spot-ean. Horren ordez, gorputz lirainaren planoak dira trailerrean nagusi. Emakumean fokua jartzeak ez die graziarik egin surf zaleei. Horri buruz idatzi dute Prevention blogean, Surf session webgunean eta Cooler-en. Azken web honek galderekin amaitu du artikulua:

“Norentzako egina da trailerra? Surfa egin nahi duten neskentzat ala neska surflariekin amesten duten mutilentzat? Edo lasaitu behar ginateke eta onartu bizimodu bat erakusten duen ondo grabatu eta txukun deiseinatutako clip-a dela, normalean surf txapelketa ikusiko ez luketenak erakartzeko? Azken finean, David Beckham galtzontziloetan ikusteak ez dio futbolari minik eragin, ezta?”

Gizonezkoen surf lehiaketetan posible al da halakorik? Ezetz uste dute batzuek: sinadura bilketa hasi du Cori Schumacher surflari estatubatuarrak, Roxyren trailerra kritikatuz:

“ez du emakumearen irudi indartsua eskaintzen. Aldiz, nagusi den marketing inozoari heltzen dio kanpainak, sexualizazioan eta objektualizazion eroriz (…) Utzi marketingean emakumeak sexualizatzeari, eta, aldiz, lagundu emakume surflariak erakusten jarraitzeile diren neska gazteak beraietaz harro egoteko moduan egon daitezen”

Trailer ofizialak #WhoIAmIJustGuess (Nor naiz ni asmatu) traolarekin haizatu du Roxy lehiaketa. Mezuen artean badaude Gilmoren bideoa gustatu zaienak. Kritikoek traola alternatiboa sortu dute #WhoAmIJustSmell (Nor naiz, usaindu ezazu) esaldiarekin. Lelo hori Miarritzeko txapelketaren trailerraren parodia berri eta arrakastatsuari esker zabaldu da. Bideoan Hossegorren egitekoa den Pro France lehiaketa iragarri dute, planoz plano Miarritzekoa kopiatuz. Ez dago neskarik, gizonezko higuingarria baizik. Bideoaren egileek barre egin diote, gorputzen arteko talkari, eta produktu garestien placement-ari.

Zer uste duzu?

emakumea, feminismoa, itsasoa, Kirola, surfa

26 pentsamendu “Surfa ala neska beroen lehiaketa?”-ri buruz

  • Horrelako adar jotzeak ikusteko ez dago Roxy edo dena delakoaren iragarkietara jo beharrik. Nahikoa da gure kaleetara atera eta neskatxen jazkeraz ohartu. Dana bat da. Iruzur handi bat. Telebistan, egunkarietan, aldizkarietan, bideoklipetan, ikastoletan… Ule luzea, ezpainak, titiak, ipurdiak eta izterrak. (Non daude bizarrak?) Geroz eta galtza motzagoak hobe. Geroz eta alkondara gardenagoa hobe. Geroz eta scote zabalagoa, hobe. ### Emakumeak gizona gainditu behar du. (Emakumeak gizona menperatu behar du.) Emakumea gizona baino hobea da. Emakumea saiatuko da gizona bailitzan surf egiten. Baina ez du erdietsiko. Emakumeak ezin du gizona izan! Aska daiteztela. Utzi gizonaz mozorratzeari. Horren ordez erakus ditzatela beraien gorputzak: lirainak, politak, ederrak, basatiak, samurrak, desiragarriak, perfektuak… Utzi probokazioa! Utzi gizonari bakean! Utzi gizonari idazten, abesten, konposatzen, margotzen, sikaldatzen, eraikitzen… SORTZEN! ### Emakumeak polita izan behar du, eta gizon indartsua atzetik izan behar du. ### Emakumea ez da guttiago. Gizonak hiriak eraikitzen ditu; emakumeek hiriak eraiki behar dituzte. Gizonak planeta berriak aurkitzen ditu, emakumeek planeta berriak aurkitu behar dituzte. Gizonek lehiotik jauzi egiten du, emakumeek lehiotik jauzi egin behar dute. Emakumea ez du guttiago izan behar. Emakumeak ez du guttiago egin behar. ### Noizko ETBn Blachman (http://www.youtube.com/watch?v=VABxnDXoYQ4) moduko lehiaketa bat? Zenbat euskal emakume gerturatuko lirateke bertara? Noizko Gizon Emakume eta Vice Versa lehiaketa ETBn? Horrela gure gazteriaren, eta ez hain gazteriaren, artean, euskararen erabilera igoko litzake?! Unibertsitarien artean, %65 emakumea dena (zergatik?), Patxik Eiderrekin izan duen maite kontuaz esukaraz hitz egingo litzake ?! http://www.theatlantic.com/magazine/archive/2010/07/the-end-of-men/308135/ Emakumea bere gorputzaz baliatzen bada zergatik ez egin horrelako iragarkiak? Zergatik kritikatu soilikan Miarritzen egingo den Surf Lehiaketa baten iragarkia egiteko modua gure hiriak modu berean funtzionatzen badute?

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-12 17:34

      Agur Zakilaxut jauna:
      Bat ethortzen naiz idatzi duzun guztian.
      Bikaina.
      Zorionak.
      Eutsi, borrokatu eta irabazi.
      Izan ongi.

  • Akaso nire iruzkinak ez zuen sarrera honek bezain beste balio? Honela manipulatzen dituzte gizonak, soilikan eta beti ikuspuntu bera emanez. Emakumea biktima. Gizona erasotzailea. Errealitatea alderantziz denean: gizona emakumearen manipulazioaren menpe bizi da. Bai, bideoan ageri den ipurdi, izter, titi… begien aurrean jartzen dieten guzti horrekin itsututa!!! Haragia, haragia eta haragia!!!

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-12 17:35

      Agur Zakilaxut jauna:
      Zuk Esther Margareta Katzen anderearen Der Dressierte Mann liburua irakurri duzu.
      Eutsi, borrokatu eta irabazi.
      Osasuna. Zain zaitez.
      Ezen ez zaitzala emakume zurgatzaile batek zurga. Gaiztoak!!!
      Izan ongi.

  • Zzakilixut, uste dut gauzak desberdindu egin behar dituzula. Argi dago sistema kapitalista patriarkalak gizonei ere rol zehatz batzuk inposatzen dizkiela, baina iruditzen zait defentsiban jarrita guztia duzula galtzeko. Esan nahi dut, sistemak emakumea zapaltzen duela estrukturalki emakume izate hutsagatik, eta horren albo kalteetako bat dela gizonezkoei ezartzen zaizkien rol zehatzak.

    Bestetik, Peru, benetan interesgarria iruditu zait gai hau mahaigaineratu izana, spot-arekin flipatzen geratu naiz. Halere, iruditzen zait lekuz kanpoko dagoela jarri duzun titularra, “neska beroen lehiaketa”. Nor da neska bero bat? Zergatik? Zer da beroa izatea? “Bero” horrekin aditzera ematen duzuna neska lizunaren kontzeptua da, neska sexualizatua, erabat desitxuratua dagoena eta sistemak berak inposatu duena. Izan zaitezke ama, zaintzaile ona, laguna…. baina puta ez, hori ez, inoiz ez. Ulertzen esan nahi dudana?

    Suposatzen dut inkontzienteki jarriko zenuela, baina garrantzitsua iruditzen zait inkontzientea kontzientera ekartzea, hizkera sexista ere albo kalte bat delako, eta hori ere eraldatu behar dugulako.

    Kritika eraikitzaile bat da, asmo onarekin egina 😉

    • zure hitzekin guztiz ados nago. zein begiradarekin begiratzen den galdetu beharko litzateke

      • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-12 17:28

        Emakumeen moral bikoitzari ez.
        Eta gainera gero gizonezkooi leporatzen diguzue kontu guztia.
        Hala ere, sexual publizitate horiek guztiak ez leudeke gaizki commerciorikan gabe.
        Emakumearen gorputza ederra da, hala ere, ez al litzateke hobea esku artean edukitzea, laztantzea eta abar?
        Hembrismoari ez.
        Emakumearen psykhiko violenziari ez…

  • Ni pixka bat nekatuta nago emakumeen ipurdia agertzen denero zapalketa eta ez dakit ze rollo aipatu beharrarekin. Goian esaten den bezala Beckhamek (eta beste hainbatek) bere potro galtzontzillaratuak, bular biluzia eta ipurdi biribila erakusten dituzte noiznahi.

    Emakumeek bizi duten zapalkuntza (eta bizi dute) bestelakoa da. Etxe jabe putakume batek bere “neskame” inmigrantea mespretxatzen eta umiliatzen duenean (hitzez, ekintzez eta… soldataz), edo putakume batek bere andrea kolpatzen edo hiltzen duenean, beste parametro batzuk jartzen dira dantzan. Hor bai ageri dela zapalkuntza eta sistema patriarkal doilorra.

    Neska honek edo Beckhamek bere ipurdia erakustearekin zerikusirik ez duena.

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-12 17:32

      Hasierarekin bat ethortzen naiz, baina gero… ez.
      Patronaleko matronala ezagutu dut. Getxo, Zarautz, Hondarribia, Miarritze, eta hor gehiago dago gizona emakumearen zerbitzurat eta ez alderantziz.
      Ni divortiuaren alde nago.
      EZ EZKONDU.
      Guk ereiten dugu, guk erabakitzen dugu.

  • Ez. Gizonak gizarte honetan duen rol bakarra esklabuarena da. Eta emakumeak manipulatzailearena. Ez da inoiz onartuko, baina errealitatea horrela da. Eta ez naiz defentsiban ari. (Edozein emakumeri gizartean duen rolaz galdetuz gero beti hartzen du jarrera defensiboa) Gainera gai hau soilikan ikuspuntu batetik behartzen da: emakume ahularenetikan; giza espeziea sorraraztearen ardura soilikan emakumearena bailitzan. Baina zezenik gabe ez dago esnerik. ### Emakumeak bizi duen zapalkuntza faltsua da. Iruzurra. Antzerki hutsa. Bera da gizarte, instituzio eta lege guztiengandik babestua. Non da Gizakunde? Non daude gure herrietan plaza maskulinistak? Ez dira behar ala? Zenbakitu zenbat emakume hiltzen diren lan istripuz urtean EAEn. Orain zenbakitu gizonak. Zenbakitu zenbat emakumek lapurtu dieten beraien seme-alaben zaintza bere senar–ohiei. Orain zenbakitu gizonak. ### Gizonak burutu dezaken indarkeria physikoa da. Emakumeak burutu dezakeen indarkeria psychologikoa da. Gure egunkarietako azaletan solikan indarkeria emakume batek jasaten duenean erakusten da. Gizonak indarkeria jasaten badu ez da erakusten. Ez baita ikusten. Ez dituelako ubeldurak uzten. Ez delako gizartean onartua dagoen gai bat. Ezer esanez gero, isilarazi egiten da betiko gezurrekin: systema patriarkala, inposaketak, zapalketak… ### Emeak soilikan beroa izan nahi du; kalera atera eta ahalik eta ar gehien berotu, begiratua izan, entzuna izan… eta horretan oinarritzen da moda femeninoa, sensualitatearen bilakaeran. Soilikan sensualtasun horren bazterketaz eta lanaz eskuratuko du emakumeak benetako independentzia, sozietatean gizonaren posizioa eta emakumearen posizioa berdinduz. Ordura arte jai dakagu.

    • zein izan beharko litzateke zure ustez emakumearen rola???

      • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-12 17:52

        Agur Eneritz anderea:
        Ez dakit zein izan behar izanen dukeen emakumearen rolla, baina bai gizonarena: askatasuna.
        Emakumea berez materialista da, materia da, haurdunaldia, umearen sorkuntza.
        Gizona berez izpiritualista da, pensamenduaren sortzailea, eta abar.
        Historia osoan pensalariek bat ethorri dira erratean emakumea gaiztoa dela.
        Emakumeok bethi jarraitu izan duzue gizon jakintsuenen ethika, morala, ohitura.
        Eskuharki emakumeok gizonezkook baino espabilatuagoak zarete, zeren-eta matriarkhatuan bizi baikara. Beha ezazu zure inguruko patriarkhatua zer den: gerrak, gartzelak, lan-istripuak.
        Nik gomendatuko nizuke Esther Margareta Katzen anderearen liburua irakurtzea.
        Baina, batez ere, gomendatuko nizuke liburuez bertze egitea, eta zure zentzuetan zentratzea.
        Ez erre.
        Ez kafea edan.
        Ez alkohola edan.
        Meditatu.
        Lao Zi jaunaren Dao De Jing liburua gomendatuko nizuke, eta paso egin ezazu judaismoaz, khristianismoaz, islamismoaz, capitalismoaz, communismoaz, feminismoaz…
        Bizi zaitez ahal duzun bezala infernu honetan…
        Etxe gozo bat, itsasoa, hondartza, lagunak, positivu pensamendua…
        Eneritz, ba al zenekien ezen pensamenduak sortzen duela? SORKHOR PENSAMENDUaz hitz egiten ari naiz.
        Bizitza ispilu bat da, barruan infernua badugu, infernua erakartzen dugu. Barruan parabisua badugu, parabisua erakartzen dugu.
        ONA EDERRA ARGITSUA
        Izan ongi.

  • Zakilaxut, karlista txapela erori zaizu, hartu mesedez…

    Emakumearen zapalkuntzaren oinarria EKONOMIKOA da, sistema kapitalistaren ondoriozkoa, eta honen inguruko eztabaidak klase borroka beraren islada.

    Soilik sozialismoaren eraikuntzarekin parekatu ahalko dira langile gizon eta emakumeen eskubideak, eta hau bermatuko duen morala sortu.

    Ordura arte, kapitalismoak sortutako gorroto, konpeju eta degenarazioak borrokatu eta aurrekoa gauzatzeko lanean ipini.

  • OAF -- Oikiako Arraultza Frexkoa 2013-07-05 14:55

    Betiko hutsal hitz-jarioa… kapitalismoa, patriarkatua, lurreko gaitz guztien sortzaileak. Gora gure herriko erreligio zahar-berriak! GORA! Sinesten duzue Jainko infinituetan, Deabru infinituetan, eta aldiz begirik ez ohartzeko kapitalismoaren ideologia eta komunismoaren nahiz sozialismoaren ideologia txanpon beraren bi aldeak besterik ez direla. Batak bestea elikatu besterik ez du egiten. Eta bukatu da. Bukatu da, jaun-andereok. Hasi mental eskemak eraldatzen, berandu baino lehen. Aro berrian materialismoa kulturalismoari bide ematen ari zaio. Lurtiar Jainkoak, bai ote?

  • OAF -- Oikiako Arraultza Frexkoa 2013-07-05 15:20

    Zeuok guztiok, soilik muturren aurrean duzuena ikusteko gai zareten kapitalista nahiz sozialistok, uste duzue sozial garapena materialen produkzio-sistemen gaineko jabetzak eta eskumenek dakartela. Aldiz, zeuok guztiok, kontserbatismoaren profeta berriok, ezin duzue ulertu nola sozial progresu oro teknikal progresuak ekartzen duen. Eta hau, zientifiko progresuak. Eta hau, kultural progresuak. Eta hau, gizonak.

    Baina, galdera da: Lurtiar Jainkorik, bai ote?

    • “kapitalismoaren ideologia eta komunismoaren nahiz sozialismoaren ideologia txanpon beraren bi aldeak besterik ez direla”

      JAJAJAJA! oso ona! aiba, seriotan ari zara?… Teknikaren garapena azpiegitura ekonomiko baten baitan ematen da, teknika honek eragina izan dezake oinarri ekonomiko horretan eta ekoizpen harremanetan eragin, iraultza baten zorua eraikiz… baina garaiko kapitalismo inperialistaren baitan EZ DAGO bere dekadentzia gelditu duen amakizunik, hemen ekoizpen harremanen eta ekoizpen prozesua beraren kontsaenak limitera baitaude. Edozein aurkikuntza Kapital monopolistaren eskuetan erortzen da denbora gutxian, honek bere onurarko erabiliko duelarik, eta bere izatea dela eta hau herri langilearen aurka erabiliko da. Garapen sozial klasistaren gauzak, txo. Zure korronte “zientifiko”-determinista aspaldi izan zen garaitua materialismo historikoarengatik.
      Segi Kapitalaren biziraupena bermatzen duten katxarroekin jolasean, eta utzi politika langileriari.

  • Nire mezutik ulertu duzuna bada gure etorkizuna aurkikuntza zientifikoek determinatuta dagoela… sentitzen dut, ez duzu ezer ulertu. Eta uste dut determinista bakarra zeu zarela, zure (historiko) materialista teoriaren inguruan biraka. Baina begirada lurretik zerura altxa arte ez duzu benetako Jainkorik ikusiko. Materia, exploitatzailea eta exploitatua bai. Eta bertan bazkatzen diren harrak. Jakingarri, kapitalistak eta anti-kapitalistak, hau da, sozialistak… Baina zuek beti hor, lokatz artean. Historiko Materialismoaren teoria FALTSUAren hariari tiraka. Nik gehiago ez dut insistetuko. Produkzio-sistemen oboluzioa ez da bera izan kultura guztietan, eta ez da eskulangile-klasearen askapenarekin amaituko, eskulangile — materia-produktore klasea bera desagertzen ari baita. Non geratu da Historiko Materialismoa? Irudikatzen duzu Humanitatearen esklaburik gabeko Aro Berria? Zapaltzaile komunismoa atzean utzi genuen, eta eskerrak. On bidean, zapaltzaile kapitalismoa ere atzean utziko dugu, uzten badugu, Jainkoari esker, eta ez lokatz artean irudikatzen ari zaren eskulangileen klase borrokari esker. Agur.

    • Barkatu, ez nekien sekta baten kide zinenik. Gora metafisika!

      “Produkzio-sistemen oboluzioa ez da bera izan kultura guztietan”

      Ez, baina badu ibilbide zehaztu bat, nahiz eta “garapen desorekatuaren arauak” sistema batzuk beste batzuei era desberdinean garatu izana eragin,

      Kapitalismo inperialistako langileria ez du zertan eskulangilea izan, ordenagailuak erabili ditzake, makinak, baita merkantzien ekoizpen prozesuan parte hartu ez. Ekonomia politikoaz ideia putarik ez duzu, eta ondorioz gizarteaz ere ez.

      “zapaltzaile komunismoa”… eroso bizi beharko duzu kapitalismoaren makineria genozidaren baitan halako pitokeria botatzeko

      Zakilaxut ez pentsa zure pentsakera matxista modaz pasata dagoenik, bilatu Internet-en gorrotoz beteriko akonplejatuen web-guneren bat, milaka daude eta.

  • Kapitalismoaren oinarria emakumea da, gizona esklabu itsua: GORA! (neskatxek). Materialismoaren oinarria emakumea da, gizona esklabu itsua. GORA! (neskatxek). Kulturismoaren oinarria gizona da, emakumea partaide desinteresatua. GORA! (…gora nork?). Nor kezkatu behar du emakumearen kulturizazioaz ez bada bera ere kezkatzen? Bere ardura bakarra begietako marra, ilearen kizkurdura, poltsaren kirtenak eta galtzen luzera direnean? Zergatik ez duzu poltsa horretan bikina arrosarekin batera Arthur Schopenhaueren Parerga und Paralipomena liburua sartzen? Ez da nahikoa irakasleari/nagusiari ahulkeriaz gerturatzearekin. Ez da nahikoa ikastolako ikasgai guztiak gainditu izanarekin. @@@ Emakumeak gizonarekiko eskubideak ditu. Gizonak emakumearekiko betebeharrak ditu. Ezberdinak gara, garun ezberdinak ditugu eta ezberdin funtzionatzen dugu, eta emakumea hortaz baliatzen da. ARTISTAK dira. Iruzurgileak. Horretarako dira bikinia, marradun kamiseta eta moztearen mozteaz desagertzear dauden shortak ere. Horrela arrantzatuko dute etxeko kontu txar guztien ardura izango duen txotxongiloa. @@@ Emakumeak itsusia deritzona deseraikitzeko kritikatzen du. Gizonak gaizki dagoena berreraikitzeko deseraikitzen du. Sartu zaitezte edozein kafetegiko tertuliatxo batean. Bertan zapuzten da sozial progresu oro. Bertan erailtzen da Lurtiar jainko oro. Bertan egiten da sozial kontserbazionismo ustel honen aldarri. @@@ Hartu bainujantzia eta utzi bakean gizona. GOAZEN HONDARTZARA!

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-12 17:55

      No comment.

      • Andoniren alter egoa 2013-07-12 17:57

        Zakilaxut authentikoa zara. Nire bezaketak ez dit uzten zure intellectual garaiera nabaritzen, baina noizbait iritsiko naiz. Zu nire Alter Egoa zara, nire IDOLOa zara.
        Zakilaxut!
        Zakilaxut!
        Zakilaxut!

  • Zakilaxut, Andoni, agur eta ohore. Eskerrak gizon libreok askatzera zatozen! gora zuek! esker mile begiak irekiarazteagatik. Emakumea lirain eta goxo guk nahi dugunerako, bitartean bakean utz gaitzatela. Spatialitateaz bizi gaitezen, kulturaz! haizeaz elikatu eta biluzik ibili! ez dugu materialitatea behar, efimeroak gara! Testosteronaren izenean iraultza eginen dugu! gora! Gure haziak ez du obuluaren behar, berak biziraungo du kleenexean. Gora gure hazia bere bakardadean! Lan istripuak emakumeen erru! nire erlazionatzeko ezgaitasunaren erru! Nahi eta ezin, desiratu baina ezetzak jaso.. nola da posible? ez al dira nire mesederako jaio? Gora gu! gizon libreak! eta gure bakardadean-bakardadean-bakardadean… nahi eta ezin, izan eta ezin… nire haziak ez al du kulturalismoaren sinboloa izan beharko? gora gu! hazia = kultura! haziarekin pentsatu! kulturhaziaonalismoa!

    Zakilaxut-Andoni!

    Zakilaxut-Andoni!

    Zakilaxut-Andoni!

    Zakilaxut-Andoni!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude