Politikariak gaztetan

MjE1MQ==

 

Alkandora eta txapel, eskumuturrekoa besaburuan erortzen eta zigarroa eskuan. Bai, Obama da gaztetan. Sofan eserita, kamerara begira: jakingo ote zuen inoiz lehen presidente beltza izango zela?

MjE1Mg==

 

Gaur bezain harrosko, baina argalago. Txaketa argia eta korbata. Kamerari keinua egiten dio: eureka! Silvio Berlusconirentzat denborak kiloak eman dizkio, haragiz eta dirutan.

MjE1Mw==

 

Tximak airera, galtza estuak eta bufanda lepoan. Iraultza egin berri dator Frantziako agintari txikia. Berea du begitarte hori. Orain atzera botatzen duen ze eskariren alde manifestatuko zen orduan Nicolas Sarkozy?

MjE1NA==

 

Gona luze eta irribartsu. Harri artean. Sua egitea besterik zaizu falta, Angela. Ni ere hippya izan nintzen… Ziur ez zenituela euroaren buruhausteak aurreikusten, ziur. Lehen beste burutazio batzuk izango zenituen.

MjE1NQ==

Atzeko paperetara joaten zaizu begirada. Botoa eskatzen du, Gordon Brownek orain bezala. Baina ile horiek eta txaketa hori… Brown jauna, Beatlesen kontzertu batetik atera zinen?

MjE1Ng==

 

Ia orain bezala dago: ilea berdin, aurpegikera bera. Vladimir Putinengan denborak ez duela eraginik izan ematen du. Inozentzia apur bat gutxiago, arma atomiko batzuk gehiago… ia ez da ezer aldatu!

MjE1Nw==

Zapaterok Cuentameko pertsonaia bat dirudi alkandora karratu eta ilea albora. Zapatila arinak eta harri gainera igota. Zer ikusten duzu Jose Luis? Herrialde bat krisiak hartua? Euskal gatazkaren amaiera? Esaiguzu Jose Luis zer ikusten zenuen eta zer ikusten duzun orain

Irudia | Obama gaztea zenean | Brainz | LGPL
Irudia | Berlusconi, ta zer ez da berdin | Brainz | LGPL
Irudia | Sarkozy iraultza egin berritan | Brainz | LGPL
Irudia | Angela Merkel: ni ere hippya izan nintzen | Brainz | LGPL
Irudia | Gordon Brown: Beatles ala Rolling? | Brainz | LGPL
Irudia | Putin: Beatles ala Rolling? | Brainz | LGPL
Irudia | Zapatero Cuentamen | Brainz | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Politikariak gaztetan”-ri buruz