Gorputzaren metroko mapa

Gogoratzen al zara Erase una vez el cuerpo humano marrazki bizidunez? Han zelulak arteria eta zainetan barrena joaten ziren pertsonak hiri azpiko trenetan bezala.

 

http://www.youtube.com/watch?v=vSpR33Aw6m4

 

Antzeko zerbait irudikatu du Sam Lomanek: hartu giza irudi bat eta metroko maparen egitura eman. Ikusiko dituzu hezurrak beltzez, gernu atala arrosaz, liseri aparatua horiz, zainak urdinez eta arteriak gorriz… Ruperrek abesten zuen moduan, gorputza metroko lineaz ebakitako hiria iruditzeraino.

Gorputzaren mapa, metroko ibilbideetan

Irudia | Gorputzaren mapa, metroko ibilbideetan | Sam Loman | LGPL