Sexu iragarkien negozioa

Iritzi orrietan egunkariaren morala era batekoa dela erakusten badute ere, iragarkien orrialdeetan etika horren kontraesanak agerian geratu ohi dira.

Arrazoia, noski, negozioan dago. Europako egunkari “handietan” nekez topatuko ditugu halako iragarkiak, finantziazio iturri horiek egunkari sentsazionalistek soilik erabiltzen baitituzte. Espainiar estatuan, aldiz, egunkari gehienetan topatu daitezke.

Frantzian, adibidez, 2002. urtean “publiko zehaztugabeari zuzendutako mezuen bitartez prostituzioa sustatzen duena” proxeneta kontsideratua izango zela ezarri zuten legez. Hiru urteko kartzela zigorrak eta milioi bat eurotaraino hel daitezkeen insunak jasan ditzakete, zigor gisa, halakoak egiten dituztenek.

Alemanian 2006ko ebazpen batean erabaki zuten sexu iragarkiak argitaratzea ez zela legez-kanpokoa, baina egunkari sentsazionalistetan soilik topatu daitezke.

Interneten topatu dute iragarkiak ipintzeko lekua AEBtako mafiek, egunkariek sexu iragarkiak ez argitaratzeko erabakia hartu baitzuten.

Hemen, moral bikoitz horrekin jarraitzen dute egunkari askok, negozioaren mesedetan printzipioak merke salduz.

Sexu iragarkien negozioa

Irudia | Sexu iragarkiak egunkarietan | zz | Creative Commons By SA

Sexu iragarkien negozioa