Pokemonek ere terrorismoa goratzen du

Pokemonek ere terrorismoa goratzen du

Iskanbila sortu zuen Titiriteroen auziak, umeen ikuskizun batean terrorismoa goratzen zela eta. Orain, defentsa gisa, Alfonso Lázaro de la Fuente eta Raúl García Pérez titiriteroek azpimarratu dute beraien ikuskizunean baino askoz pasarte biolentoagoak eta errealistagoak azaltzen direla, esaterako, Pokemonen.

Pokemonek ere terrosrimoa goratzen duTerrorismoa goratzeagatik eta biolentziara bultzatzeagatik epaitu behar dituzte Lázaro eta Gacía. Akaso, norbait kezkatua egongo da halako titiriteroek euren umeen heziketan eragin dezaketen kaltea dela eta, ohartu gabe umeentzako marrazki bizidunetan zein maiztasunekin azaltzen diren indarkeria adierazpideak.

Epaiketara eramatearen arrazoien artean honakoak zeuden: Sorgin itxurako panpina batek, sexu erasoak egiten dituen beste panpina bati katxiporrazoak ematen zizkion eta, ondoren, bortxaketaren ondorioz jaiotako umea lapurtzen zuen moja hiltzen zuten labankadaz.

Jakin nahi nuke zenbat eraso eta labankada ageri diren umeek egunerokoan ikusten dituzten marrazki bizidun, serie, film eta bideo-jokoetan, noski titiriteroek egindako salaketa sozialek baino nabarmen mami gutxiagorekin. Dena den, koloreztatuta eta umeen kanaletan ageri badira bedin dio; umeak entretenitu eta atseden hartzeko balio badu behintza.

marrazki bizidunak, Pokemon, Titiriteroak

Zer duzu buruan “Pokemonek ere terrorismoa goratzen du”-ri buruz

  • Inn Luzuriaga 2016-03-06 01:24

    Tamalez horrelako legeen helburua hori da, segurtasun-eza juridikoa zabaltzea, komenigarri ikusten denean “ad hoc” aplikatu ahal izateko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude