Bost argazki eder (II)

Bost argazki eder (II)

Beste behin esan nizuen bezala, maite dut argazkilaritza; eta beste behin egin bezala, oraingoan ere kuriosoak iruditzen zaizkidan bost argazkirekin natorkizue.

.

Bost argazki eder (II)Denok ikusi ditugu grabaketa honekin hasten diren hainbat pelikula. Metro Goldwin Mayer ekoiztetxearen sinadura bihurtu zen lehoiaren orroa, gaur egun arte.

Lehena 1917an grabatu omen zuten, eta odutik hona, zazpi lehoi ezberdinen orroarekin hasi dira etxe horretako filmak.

Argazki hau 1920ko hamarkadakoa da.

.

.

Bost argazki eder (II)Beatles talde ezagunaren argazki famatuena da, beharbada, Abbey Road kalean atera zutena. 1969an kaleratu zuten LP-aren portada izan zen.

Baina argazki hau berdina eta aurkakoa da, zeren eta munduan zabaldu zenaz gain, beste irudi bat ere hartu zuten, kontrako norazkoan, ezkerrerantz oinez.

.

.

Bost argazki eder (II)Argazki honetan familia handi eta aberats baten oporraldia ikus dezakegu.

Senitartekoek 70eko hamarkadan bidaiatu zuten Suediara, ziurrenik toki exotiko eta ezberdina gazte saudiarrentzako.

Borobil gorriak markatzen duen gaztea Osama Bin Laden da.

.

.

Bost argazki eder (II)

Denok ikusiko genuen, behin edo behin, Titanic trasatlantikoaren argazkiren bat. Duela gutxi portutik atera zioten azkena ere topatu nuen. Baina irudi hau bizirik atera ziren bidaiariei egindako lehen argazkia da, Carpathia itsasontziak heriotzetik salbatu zituenekoa. (Eskuman)

.

Abraham Lincoln politikari eta abokatua AEBtako presidentea izan zen 1861-1865 artean. Teatro batean hil zuten azken urte hartako apirilaren 15ean. Ekintza egin zuen gizona John Wilkes Booth izan zen. Baina aldameneko argazkian agertzen dena Lewis Pane da, Wilkesi zeregin horretan lagundu zion gaztea. Argazki hau exekutatu baino lehenago atera zioten 1865ean bertan. (Azpian)

.

.

Bost argazki eder (II)

Bost argazki eder (II)