Orain ala inoiz ez? Ba inoiz ez. (Spoiler: Hil egingo gara)

Orain ala inoiz ez? Ba inoiz ez –

Orain ala inoiz ez? Ba inoiz ez.
IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak apirilaren 4an bere azken txostena kaleratu zuen. Bertan jasotzen denez, klima hondamendia saihesteko berotegi gasen isuriek 2025an jo beharko dute goia. Bestela, beranduegi izango da, diote adituek. Orain ala inoiz ez, esan dute ikerlariek. Edo, behintzat, hala jaso dute hedabideek.

Orain ala inoiz ez! Ez dakit galdera hori den, baina erantzuna argi dago: inoiz ez. Hurrengo hiru urteetan ez dira hartuko berotegi gasen isuriak mugatzeko zientzialariek proposatu dituzten neurriak. Erantzuna ‘inoiz ez’ denez, zientzialarien ultimatuma zuzena bada, honek ez du atzera bueltarik. Spoiler: hil egingo gara. (Bueno, jakina denok hil egingo garela, baina aurreikusita genuena baino askoz lehenago esan nahi dut).

Orain ala inoiz ez? Ba inoiz ez

ELAko euskara batzordeko kidea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude