Nork ekartzen ditu gabonetako opariak Europan?

olentzero

 

Gabonen aurreko sukarretan gaude, kaleak argiz beteta, familiak tradizioaren legez elkartzekotan eta opari batzuk ere jasotzeko itxaropenez. Geuk badugu oparigile partikularra: Olentzero ikazkina. Baina, nor da geure mugetatik at ardura hori dagokion pertsonaia?

One-Europe webguneak sortu duen mapak erakusten du herri bakoitzaren usadioan nor den oparigilea. Hurbil dauzkagunen artean Errege Magoak daude (Espainian), Père Noël (Frantzian) eta Tió de Nadal (Herrialde Katalanetan). Bakoitzak bere ezaugarriak ditu, arraro askoak guztiak atzerritarrentzako. Esaterako, Katalunian makil batekin kolpatzen dute enbor puska bat gero kaka egin dezan, hain zuzen ere, opariak eman ditzan.

opariak

Mapak zuzen dioen bezala, Olentzerok “Time of good ones” edo onen aroa esan nahi du, etimologia aztertu dutenen arabera. Ikazkina menditik behera dator berri ona ematera, pipa hortzetan duela eta eskuan botila ardoan. Ez al da gero geure Olentzeroren istorioa xelebre askoa?

Europan gabon opariak ekartzen dituztenen izenak ez ezik jatorriak eta tradizioak jakin nahi badituzu Wikipedian osatu dute zerrenda.

bizarzuri, errege magoak, Europa, Gabonak, olentzero, papa noel

7 pentsamendu “Nork ekartzen ditu gabonetako opariak Europan?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude