Musika geratzen da

Musika geratzen da –

Urte zaila izan da hau niretzat. Abendua bukatzean, antsietate arazo batzuk agertzen hasi ziren. Oso gaizki pasa nuen horrekin. Bat-batean, burura ideia arraroak zetozkidan eta kalera ateratzea beharrezkoa zen ideia horiek burutik kentzeko. Une hartan asma botikagatik zela pentsatu nuen; utzi nuen, eta egunero ibiltzen hasi nintzen. Hala ere, psikologoarengana joatea erabaki nuen.

Musika geratzen da
Arg; Bianca (Pexels)

Zergatik ari naizen horri buruz idazten? Osasun psikologikoa, gaur egun, tabu bat dela uste dut. Beraz, gaizki gaudenean, normalean, ez dugu ezer esaten. Eta isiltasunak kalte egiten digu. Hasieratik nire bizitza jarraitzen saiatu nintzen: eskola, ikastaroak, mintzapraktika eta abar. Baina, gero, berrogeialdia agertu zitzaidan. Eta horrekin zer egin pentsatzen nuen: nola jarraituko nuen, nola egingo nuen etxean… Gainera, pentsamendu arraroak nituen apartamentuarekin lotuta.

Hasieran ez zen erraza izan. Eskola interneten bidez, ikasleek tresnarik ez dutenean, oso zaila da. Hortaz, gure gaurko lana maitasunaz egiten badugu, poliki-poliki gauza txiki batzuk lortuko ditugu. Horretaz gain, euskara klaseak hasi ziren, ikastaroak ere bai… eta denborarik ez.

Bostgarren urteko ikasleekin Ensayo sobre la ceguera (Saramagorena) irakurtzen hasi ginen. Liburu hori ez dago programan, baina denbora pasatzeko aukeratu nuen eta, posible bada, gozatzeko ere bai. Hori egitean, whatsappen bidez ikasle maitagarri batzuk ezagutu ditut (Lucía, Lucas, Jonny, Catty, Tamara). Eta errazagoa izan zen beraiekin irakurtzea. Zergatik esaten dut errazagoa? Abendutik ez neukan kontzentraziorik hori egiteko. Horregatik, euskara lantzen laguntzen didan gizonak liburua irakurtzeko aukeratu zuenean, Euskal Herria hain urrun ez dagoela sentitu nuen. Gainera, gaur egun denbora ezer ez denez, egun batean lau orduko mintza saioa egin genuen.

Lehenengo hiru asteak oso gogorrak izan ziren. Itsutasun zuria neukan (liburuan duten bezala), ordenagailuaren aurrean denbora luzez  izateagatik. Ondorio txarrak sentitzen hasi nintzen, eta orduan euskal etxeko irakasleekin sentitzen nuenari buruz hitz egin nuen. Talde bat garela erantzun zidaten, beraz, norbaitek zer edo zer egin ez badezake, besteak daudela. Ez dakit haiek dakiten ala ez, baina besarkada handi bat izan da.

Denboraz, lankide batzuekin hitz egiten hasi nintzen (lehen harremanik ez neukan, edo oso gutxi hitz egiten nuen beraiekin), eta beste ezagun batzuekin ere bai. Orduan, partida berri honetan, fitxak nahastu egin nituen eta, aukeratzean, Julieta, Naty, Pato, Egle, José, Jennifer, Nacho, Lali, Walter (irakaslea, ez bestea) aukeratu nituen eskola lan egiten jarraitzeko.

Bizitza arraro honetan, gaurko moduan, konturatu naiz ez daukadala presarik gauzak egiteko. Zer da premiazkoa ? Bizitza. Hori bakarrik. Beste gauza batzuk ez dira inportanteak. Jarraitzeko harreman onak behar ditugu, bidea ez da egiten bakarrik izatean. Astebururo, auzokide batek kantaldi bat ematen du. Niri ez zitzaidan batere gustatzen, baina konturatu nintzen jendeari baietz. Zergatik? Musika alaiak abesten dituelako. Bart, kalean kartoia bilatzen duen gizonak abesten eta dantza egiten zuen musika entzunez. Bukatzean, abeslariak esan zuen “espero que les haya gustado” eta norbaitek esan zuen “a mí sí”.

Gaur ahizpari esan diot azken bi egunetan lasaiago esnatzen naizela. Gauzak egiteko gogoa agertu delako berriro: filmak ikusten ditut, eta Almudenaren liburu bat irakurtzen hasi nintzen. Hori guztia ez dut lortu bakarrik. Nire ondoan dagoen jendea (maite nauena: familia, lagunak, lankideak) abesten hasi zen, auzokideak egiten duen bezala, eta ni (konturatu gabe) dantza egiten hasi.

Musika geratzen da
Musika geratzen da

Eskola publikoko irakaslea naiz