Johnny Depp irabazle

Johnny Depp irabazle – 

Johnny Depp irabazle

Johnny Depp vs Amber Heard epaiketa mediatiko hau sei aste baino gehiago ikusten daramagu, momentuko modako webseriea bailitzan, zuzeneko show entretenigarria, klik batera. Osagaiak, protagonista famatsu, abusuak eta nahi den morbo guztia, telebista eta internetez mundu osoak jarraitu duen eta Virginiako estatuan eman den epaiketa eta show ikusgarria. Denak zain ginen gaur epaia zein izango, eta Johnny Deppek irabazi du, oraingoz, Amber Heard-en aurkako difamazio auzia. Epaimahaiak 15 milioi dolar ordaintzera kondenatu du Amber Heard, eta 2 milioi dolar ordaintzera Johnny Depp (Deppek 50 milioi dolar eskatu zituen eta Heardek 100 milioi dolar). Garaipen handia da Kentucky-ko aktorearentzat, epaimahai popularreko zazpi kideek ebatzi dute Amber Heard aktoreak bere senar ohia, Johnny Depp aktorea, difamatu zuela The Washington Post egunkarian bere burua tratu txarren biktima gisa aurkezten zuen artikuluarekin. Deppek aldiz, bere abokatuak egindako difamazioa, bi milioi dolar, ordaindu beharko dio Amberri. Deppek Heard The Washington Post-erako idatzi zuen 2018ko argitalpen baten ondorioz auzitara eraman zuen, non bere burua “etxeko tratu txarrak jasaten dituen pertsonaia publiko gisa deskribatu zuen”, artikuluan Depp izenik aipatzen ez bazen ere. Johnny Depp ez da epaia entzuteko auzitegian egon, egunotan Jeff Beck abeslariaren Sheffield-en eta Londresen (Ingalaterra) egindako kontzertuetan oholtza gainean abesten ibili da. Oraindik helegiteak aurkeztu eta bere bidea egingo du epaiketak… Ni aspertu naiz serie honekin, zer gehiago dago kontsumitzeko parrilan?

Johnny Depp vs Amber Heard epaiketa

Johnny Depp irabazle

Seriefiloa naiz.

8 pentsamendu “Johnny Depp irabazle”-ri buruz

  • Feminismoak ukatzen dituen “salaketa faltsuak” uste baino askoz gehiago dira. Eliteek (komunikabide eta politikariek) ezkutatzen dituzte.

  • Deppek aberats izatearen zorte ona du. Gizon arruntak babesgabe daude salaketa faltsuen aurrean. Hasteko, lege berriarekin, gizonek demostratu beharko dute orain emakumezkoak kontsentsua eman diola. Errudun bestela demostratua izan arte. Hemendik aurrera sexua egin baino lehen baiezkoa erakusten duen kontratu edo grabaketa bat egin beharko da. Nire ustez, hobe sexurik ere ez izan; ez du arriskuak merezi.

  • Ze kurioso! Berrian ez dut albiste honen aipamenik ikusi, eta Donostia saria zela eta oso kobertura zabala egin zuen bere garaian. Agian oraindik ez dute astirik izan berria digeritzeko.
    Eta Euskal Herriko emakume zinegileek zer esango digute orain?
    Ze erridikulu egin duten gure abangoardiako sektoreek!

  • Berri ona!
    Eta Donostiako EH Bildu-k ez du barkamena eskatu behar?

  • BERRIAn desinformazio nagusi. Ikastoletako jaiei, milaka euskaltzaleek parte hartzea duten jaiei, arreta gutxiago eskaintzen dio feminismoari buruzko kontuei baino.

    Hori bai, irakurleei beti diru eske.

  • Berria euskaldun txupiguai onaren eskuliburua da.
    Lastima euskara hutsezko egunkariari buruz hau esan beharra baina, nik hauei ezta xentimorik ere.

  • Alpargatero 2022-06-03 07:54

    Berriako akzionista naiz, eta hala ere han ezin dut komentatu, blokeatuta bainago, betiko, botere-mainstreamarekin bat ez datozen iritziak errespetu osoz emateagatik. Dirudienez, ez naiz bakarra, hango berriek ez dutelako inoiz iruzkinik izaten, horretarako atala teorian irekita izan arren. Gauza bera esan dezaket Independenteaz; berehala ezabatzen dizkidate gustuko ez dituzten mezu guztiak.

  • Amonamantangorri 2022-06-06 02:53

    Batik bi: ez dakit zein incel eta eskuinzale paranoikoen zulotan ikasi izango duzun, “Sexu-askatasunaren Lege” izenekoaren ondorioz, txorta jotzeko kontratu bat sinatu beharko dugula.

    Irene Monterok sinetsarazi dizuete berak bultzatu artikulu maravillosoak zerbait aldatu duela. Egia esan, legeak alde horretatik ez du ezer ere aldatuko. Artikulu luzeago eta apainduagoa asmatu dute, lehen zegoen gauza berbera esanez: sexu askatasunaren kontrako delitua ezaugarritzen duena pertsonaren borondatea da, BETI horrela izan da. Beraz, epaiketan biktimaren lekukotza aztertu beharko da eta galdeketa egin, orain arte egin den bezalaxe. Zer aldatzen da? EZER EZ.

    Baita ere, lege berriak baditu beste alderdi batzuk, txapuzero xamarrak, baina incel kanpaijole konpultsiboek ez dituzte aipatzen, ez dutelako puta idearik ere zertaz ari diren https://twitter.com/JudgeTheZipper/status/1530185612736839680?t=Ey8al-tLw5zzRtdrKyamyg&s=19