Johnny Depp vs Amber Heard epaiketa

Johnny Depp vs Amber Heard – Johnny Depp epaiketa –

Johnny Depp vs Amber Heard Trial

Bai, badakit, morboaren atzaparretan eroria hemen nago Johnny Depp eta Amber Heard aktore izar famatuen arteko liskarraren epaiketaren show-aren zuzenekoa ikusten, youtubeko Law&Crime Network katean eta epaiketaren 5. eguna hain zuzen ere, harrapazak… Johnny Depp eta Amber Heard bikoteak 2009an ezagutu zuen elkar The Rum Diaries pelikulako platoan, eta 7 urte geroago (2015ean) ezkondu ziren. Hasieran perfektua baina handik urte gutxira Amber Heard-ek aktoreak dibortzioa eskatu zuen eta hainbat alditan jipoitu izana leporatu, eta alkoholarekin eta drogekin arazo bat zuela, eta munstro bortitza bihurtzen zela kontsumitzen zuen bakoitzean. Deppek dena ukatu zuen. 2018an, The Sun egunkariak artikulu bat argitaratu zuen, eta Johnny Deppek egunkariari difamazio salaketa jartzea erabaki zuen eta inplikatutako guztiak epaiketa batera eramatea. Epaiketan, Amber Heard-ek, gezurra esan izana ukatu zuen eta bizitako indarkeria frogatzen zuten argazkiak aurkeztu zituen, eta auziaren inguruko beste pertsona batzuena. Duela egun batzuk telebistan epaiketa emango zela jakinarazi zuten, James Franco eta Elon Musk bezalako pertsonen testigantzak aurkeztuko zirela, etxeko indarkeria salaketetan zentratutako difamazio auziaren barruan. Horrez gain, Deppek eta Heardek lekukotza eman behar dute. Depp Heard auzitan jartzen ari da difamazioa egotzita 2018an Washington Post-erako idatzi zuen iruzkinagatik, non etxeko tratu txarrekin izandako esperientziak kontatu zituen. Depp-en abokatuek esan dute artikulua xehetasun faltsuz beteta dagoela. Bere aldetik, Heardek difamazio kontrako demanda bat aurkeztu zuen Depp-en aurka, bere abokatuak hari buruz egindako adierazpenengatik.

Gaur Johnny Depp-ek eman du testigantza, hemen denbora soberan eta ikusi nahi baduzu, ez dizut gomendatzen…

Law&Crime Network – YouTube

Johnny Depp epaiketa  Johnny Depp epaiketa

Seriefiloa naiz.

Zer duzu buruan “Johnny Depp vs Amber Heard epaiketa”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2022-04-20 11:15

    Wynona Rider eta Vanessa Paradis, Deppen emazte ohiek, diote Depp ez dela inoiz biolentoa izan. Bestalde, Amber Heard 2009an atxilotu zuten, bere bikotekidea, emakume bat, jotzeagatik. Dirudienez, badira beste hainbat froga pentsatzeko Heard pertsona mentalki desorekatua eta toxiko xamarra dela, tartean Depp-ek grabatutako elkarrizketak. Ez nago ziur Depp burutik ongi dagoenik, baina…

    Oroitzen al zarete, nola Euskal Mugimendu Feministak, “nazioarteko deialdi bati erantzunez”, salatu zuen Depp-i ezin zitzaiola Donostia Saria eman? Uste dut Zinemaldiko arduradunek egoki erantzun zietela salatzaileei eta mugimendua lotsagarri gelditu zela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude